Lapis lazuli
Lapis lazulia antzinatik bere kolore urdin sakonagatik harribitxi gisa erabiltzen den arroka da. Bere osagai nagusia lazurita da.
Lapis lazuli | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Arroka |
Formula | Mineralen nahastea, nagusiki lazurita |
Sistema kristalino | Ez, harria baita |
Eponimoa | harri eta zeru |
Identifikazioa | |
Kolorea | Urdina, kaltzita zuriz eta piritaz zipriztindua |
Habitoa | Konpaktua, masiboa |
Gogortasuna Mohs eskalan | 5 - 5,5 |
Distira | Hitsa |
Lapis lazulia milaka urtez erauzi da Afganistango Badakhsan probintzian, eta bere merkataritza hain zaharra da, hilobi neolitikoetan aurkitu izan dela. Arte historian pigmentu urdin preziatuena egiteko erabili izan da: itsasoaz haraindiko urdina. Erdi Aroan itsasoaz iristen zelako deitzen da horrela[1] . Pigmentu oso garestia izan zen sintesi kimikoaren bidez sintetizatu zen arte. Oso pigmentu egonkorra den arren, olio pinturan degradazio kasuak detektatu dira[2].
Erreferentziak
- idatzia, Zientzia Kaiera-k; 27Eka2017; Comentarios1. (2017-06-27). «Urdinean blai» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
- (Ingelesez) Amsterdam, Universiteit van. (2017-11-14). «Ultramarine disease - NICAS» www.nicas-research.nl (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.