Lapazandegi

Lapazandegi baserria Donostian dago, Ulia auzoan, Mirakruz gainetik igotzen den Ulia pasealekuan. Bertan dagoen iturburua 1850an hasi zen Gipuzkoako hiriburua urez hornitzen. Bidebietan auzoan dagoen Moneda baserriko urak ere urte berean hasi ziren erabiltzen. Lapazandegitik gertu dagoen Soroborda ur-biltegia 1869an eraiki zen Moneda baserriko ura bildu eta banatu ahal izateko.[1]

Lapazandegi
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′28″N 1°57′24″W
Map

    Iturria izen bereko baserriaren lurren beheko aldean dago. Gorago parean dagoen bidezidorra aspaldiko bide bakarra zen orduan. Bidezidor horretan iturriaren parean baino altuago aspaldiko ur-biltegi txiki bat dago oraindik. Horraino ponpatzen zen ura motor txiki batekin.

    Hiria uraz hornitzeko beharra beti egon da lotuta biztanleriaren hazkuntzarekin. Lapazandegiko urak bideratu zirenean 10.000 lagun bizi ziren Donostian. Hirira ura eramateko historian zehar egin diren urratsak eta une horietako bakoitzean zein zen biztanleria ikus daitezke taula honetan: [1]

    Urtea Uraren jatorri berria Donostiako biztanle kopurua Ur horiek Buskandora zetozen?
    1566 Olarain (ez zen lortu) 6.000 Ez
    1609 Morlans 8.000 Ez
    1850 Lapazandegi (Uliako hegoaldean) 10.000 Ez
    1850 Moneda baserria (Uliako hegoaldean, Bidebieta) 10.000 Bai
    1864 Errotazar (Uliako itsasaldean) 14.600 Bai
    1879 Ingelesen iturria (Uliako itsasaldean) 19.232 Bai
    1884 Txoritokieta 20.823 Bai
    1893 Olarain (Antigua) 32.609 Ez
    1899 Añarbe 32.600 Ez
    1902 Artikutza 37.703 Ez
    1960 Artikutza 135.000 Ez
    1976 Añarbe 172.000 Ez
    Errotazarretik eta Monedatik ("Boneda" mapan) zetorren ubidearen planoko zati bat, non Lapazandegi eta bere urak agertzen diren, 1861ean eginda. Donostiako Udal Artxiboa.

    Ikus, gainera

    Erreferentziak

    1. Muñoz Echabeguren, Fermín. (2003). El Agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko uda Donostiako historian / Fermín Muñoz Echabeguren. Aguas del Añarbe = Añarbeko Urak, ISBN 978-84-607-7900-1. (Noiz kontsultatua: 2023-01-15).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.