Lapa-lehergailu

Lapa-lehergailu edo Lapa-bonba toki askotan itsas daitekeen lehergailu mota bat da. Normalean, automobiletan jartzen da.

Itsasteko moduak

Sistema desberdinak daude:

  • Iman indartsu batekin.
  • Xingola itsasgarrirekin.

Aktibatzeko ere sistema desberdinak daude: urruneko kontrola, mugimendu sentsoreen bidez, tenporizagailuaren bidez. Izena itsasoko animalia batetik datorkio, lapa; lapak itsasbazterreko haitzei itsatsita bizi dira, arroketan itsatsita.

Bonba mota hau talde armatuek eta zerbitzu sekretuek asko erabiltzen dute. Euskal Herrian ETA erakundeak erabili zuen sarritan.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.