Laostar poni
Laostar ponia, (laoseraz: ma), Laosko bertako zaldi arraza bat da[1]. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Laosko bertako zaldi arraza bakarra da.
Laostar ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Laos |
Tamainaz txikia, seguruen arraza kopuruz murrizteko prozezuan dago, baina datu gutxi dago abere mota honen inguruan. Zela zalditzat erabilia izan da eta baita arroz zein opio zorroak garraitzeko.
Poniek paper garrantzitsua izan dute Laosko nekazal ekonomian[2].
Arrazaren historia
laoseraz zein txineraz "ma" izena zaldia esan nahi du, Laosen beste zaldi mota ezagutzen ez zelako.
1950. eta 1960. hamarkaden artean ohikoa zen Laosko etxe guztietan zaldi bat behintza edukitzea. DAD-IS datu basean 1994. urtean 10.000 Laosko poniak agertzen ziren, haietako kalifikatutako 100 behor ziren, baina arraza beheranzko joera zeukan jada. Hala ere zentso hau ez da oso fidagarritzat hartzen.
Erreferentziak
- [Porter et al. 2016] (en) Valerie Porter, Lawrence Alderson, Stephen J.G. Hall et Dan Phillip Sponenberg, Mason's World Encyclopedia of Livestock Breeds and Breeding, CAB International, 9 mars 2016, 6e éd., 1 107 p. (ISBN 1-84593-466-0, OCLC 948839453), « Ma (Laos)
- https://www.poniesofvangvieng.com/meetus/