Lantarongo gaztelua
Lantarongo gaztelua Arabako Los Castros izeneko haitzetan, Artzenako mendilerroan[1], dagoen gune arkeologikoa da, itsas mailatik 1056 metro gorago kokatuta. Bertan, Goi eta Behe Erdi Aroko Lantarongo Konderria zenaren gazteluaren aztarnak kokatzen dira.
Lantarongo gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Araba |
Koordenatuak | 42°47′51″N 3°04′49″W |
Altitudea | 1.060 m, itsas mailaren gainetik |
Kokapena
Añanako kuadrillako Gaubea udalerriari dagokio Los Castros mendiko gailurrean dago kokatua aztarnategia, tokirik garaienean. Gazteluaren aztarnak xumeak dira oso, murruen oinarriak, haitzean hainbat lanketa eta tontorra bakartzeko egindako lubaki zabala. Zeramika-zatikiak eta kobrezko xafla dekoratua, tipologiaz Goi Erdi Arokoa, gainazalean jaso zituen Antxoka Martínez Velasco arkeologo aurkitzaileak [2], 2019ko apirilean Arabako Aldundiari eginiko legezko jakinarazpenean aitortuta [3]. Gazteluak Lantarongo Konderriaren lurraldea antolatze eginkizuna izango zuen, kondearen egoitza izateaz gain konderria indarrean zegoela, baina horren inguruko herrixka, bera ere Lantaron izenekoa, oraindik kokatu gabe dago.
Historia
Gazteluaren sorrera VIII. mendetik aurrera musulmanen erasoei defentsa-erantzun estrategiko elementutzat hartzen dira konderria eta gaztelua, Asturiasko Erresuma ekialdera hedatu zenean. Konderriaren eta kondeen aipamenak 897. urtetik aurrera iturri dokumentaletan agertzen badira ere, Lantarongo gaztelua behin bakarrik jaso zuen aipu zuzena, Konderria desagertuta zegoela. 1175. urtea zen, eta orduko Gaztelako erregeak, Alfontso VIII.ak, eskualdea eskuratu berria zuen, eta erresuma osoan sakabanatuta zituen bere ondasunen errolda egitea eskatu zuen [4].
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz)Haitzen kokapena mendilerroan, Mendikat webgunean , kontsulta data 2020-06-28an
- Erreferentzia Inguma datu basean
- E. Ugarte Lz. de Arkaute.- Lantarongo gaztelu zaharra agerian. Tupustean agertu da gaztelua Alea, ISSN 2386-8961; 192 zk. 2019ko maiatzaren 11an, or. 18-19 [https://alea.eus/anana/1557401337605-lantaron-gaztelua online];
- Arrieta Valverde, Antton.-‘’Euskal Herriko gazteluak: Araba’’ ISBN 978-84-09-05418-3. orr. 149