Lansdowne Road
Lansdowne Road (irlanderaz Bóthar Lansdún) futbol eta errugbi zelai bat izan zen, Dublingo Ballsbridge (irlanderaz Droichead na Dothra) aldirietako auzoan kokatua dago, Irlandako Errepublikan.
Lansdowne Road | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°20′06″N 6°13′45″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1872 |
Inaugurazioa | 1872 |
Jabea | Irish Rugby Football Union (en) |
Kirola | hamabosteko errugbia |
Erabiltzailea | Irish Rugby Football Union (en) |
Edukiera | 48.000 |
Suntsipena | 2007ko maiatzaren 18a |
Kontaktua | |
Helbidea | Ballsbridge, Dublin 4, Republic of Ireland |
Webgune ofiziala | |
Bitxikeria moduan, Lansdowne Road zelaiak beste munduko edozein kiroldegi edo zelaik baino garraio publikorako sargune hobea duela goraipatu dezake, hau "Lansdowne Road" DART edo Dublingo Trenaren geltokia delako da. Nahiz futbolean, nahiz errugbian, oraindik jokatzen jarraitzen den munduko zelairik zaharrena da. Irlandar selekzioaren partida bakoitzean sortzen den giro apartarengatik ere bereziki nabarmentzen da, zelaia "galdarategi" bero bat bihurtzen delarik. Bere ikuslego kopuruaren ahalmena kirolaren arabera aldatzen da, errugbian ez baitago zutikako lekuen mugapenik, futbolean gertatzen den antzera. Arrazoi honegatik ipar eta hegoaldeko harmailak eserlekuekin beteak daude, zelaiaren ikusle gaitasuna 49000tik 36000ra murrizten delarik. 2004. urtean irlandar gobernuak errugbiko federakundea (IRFU) eta futbolekoarekin (FAI) batera, 2007 eta 2008 bitartean, Lansdowne Road-en eraberritze osoari ekiteko akordio batetara iritsi ziren leku honetan bertan 2010 urterako prest egongo den Aviva Stadium zelai berria eraikitzeko, honenbestez denbora tarte horretan bi selekzioek (errugbikoak eta futbolekoak), Futbol Elkarte Atletiko Gaeliko elkartearen (GAA) jabegoa den Croke Park zelaian jokatu beharko dituzte beren partidak.
Erreferentzia edo gehikuntza moduan, zelai hau musika talde ospetsu ugariren emanaldi leku bezala erabili dela aipatu dezakegu: R.E.M., U2 eta The Corrs, jende betekada osoak lortuz.
Estadioa erautsi egin zuten eta bere ordez Aviva Stadium eraiki zuten.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Lansdowne Road-en Webgune Ofiziala