Lanparen Aroak

Lanparen Aroak edo Valarren Aroak Tolkienen legendarium ospetsuan Erdialdeko Lurraldearen historiako aro bat dira, 33.530 eguzki urte hartzen dituena (3500 valar urte).

Lanparen Aroak da Ardan neur daitekeen lehen garaia. Valarrek Lurrean euren lanak amaitzen dituztenean hasten dira, Melkorren aurkako lehen guduaren ondoren, Tulkasen laguntzari esker garaitu zutena.

Aro honen hasieran Aulë Valar errementariak Valarren bi Lanpara erraldoiak sortu zituen: Iluin eta Ormal, bata Ardaren iparraldeko muturrean eta bestea ekialdeko muturrean (garai horretan Arda laua zelarik, eta ez borobila). Era berean Yavannak forma ematen die bere izakiei, olvarrak (landareak) eta kelvarrak (animaliak). Valar guztiek Ardaren sorrera, gutxi gora-behera jatorrizko planaren arabera amaitu zuten.

Orduan Valarrak poztu egin ziren eta jai bat ospatu zuten, non Tulkas Nëssa valierrarekin ezkondu zen. Une horretan ikusi zuen Melkorrek mendeku hartzeko unea, oraindik Valarrekin zeuden bere mendeko leialak berarekin deitu zituen eta Erdialdeko Lurraldearen iparraldean ezarri zen, Utumno gotorlekuan, berak propio eraikia. Hortik iluntasuna hazten joan zen, baina Valarrak euren jaian eta lanparen argiarekin ez ziren gainera zetorkien arriskuaz ohartu beranduegi izan zen arte, Melkorrek bi lanparak suntsitu zituenean eta Valarren aurka gerra egin zuenean, betirako Erdialdeko Lurraldetik kanporatuz.

Ordutik, Valarrak Aman kontinentera bizitzen joan ziren, gotortu egin zutena.

Valinorreko Bi Zuhaitzen sorrerarekin Zuhaitzen Aroak edo Izarren Aroak hasi ziren.


Aurrekoa
Ardaren sorrera
Erdialdeko Lurraldeko Aroak
Lanparen Aroetako 1-Lanparen Aroetako 3500
Ondorengoa
Zuhaitzen Aroak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.