Lanpa

Lanpa (Ipar.) edo lanpara (Heg.) argiztatzeko edonolako gailu eta tresna da. Kriseilua da lanpa-mota zaharrena; elektrizitatea ezarri zenez geroztik, ordea, lanpa elektrikoak (bonbilla, esaterako) dira nagusitu direnak. Gehienetan luminaria izeneko euskarri edo ontzi baten barruan jartzen dira.

Lanpa batzuk.

Hainbat lanpa-mota daude, eta haien formaren arabera bereiz daitezke:

  • Lurreko lanpak, lurrean pausatzen direnak.
  • Mahai-lanpak, mahai gainean jarritakoak.
  • Sabaiko lanpak, goitik esekita daudenak.

Gaur egungo lanpak sare elektrikoarekin konektatuta daude eta zati hauek dituzte:

  • Oina edo bastoia, eta besoa, euskarri diren elementuak.
  • Pantaila edo tulipa, argia barreiatzen duen eta zure begiak argiztapen bizitik babesten dituen material zeharrargiz egina.
  • Bonbilla, zenbaki aldakorretan argiztapena ematen duena.[1]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «¿Qué es Lámpara? » Su Definición y Significado [2020»] Concepto de - Definición de (Noiz kontsultatua: 2020-10-27).

Kanpo-estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.