Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa (frantsesez: Section française de l'Internationale ouvrière edo SFIO soilik) Frantziako alderdi politikoa izan zen. 1905ean sortua, Bigarren Internazionalaren frantziar sekzioa izan zen. Sorreran Parti socialiste français eta Parti socialiste de France alderdiak batu ziren eta baita orduko buruzagi sozialista nagusiak ere: Jules Guesde, Jean Jaurès, Édouard Vaillant eta Paul Lafargue. Gero SFIOn izandako buruzagi nagusi asko izan ziren, tartean Paul Faure, Léon Blum, Guy Mollet edo Alain Savary.
Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | СФИО, SFIO eta SFIM |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Frantzia |
Ideologia | sozialismoa |
Jarduera | |
Kidetza | Labour and Socialist International (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Jean Jaurès eta Guy Mollet |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1905 |
Sortzailea | |
Ondorengoak | Frantziako Alderdi Sozialista |
Desagerpena | 1969 |
Koloreak |
1920an, III. Internazionalaren ondorioz, zatiketa izan zuen. Zatiketak Section française de l'Internationale communiste (SFIC) sortu zuen, gero Frantziako Alderdi Komunista izango zena.
Idazkari nagusiak
- Louis Dubreuilh (1905-1918)
- Ludovic-Oscar Frossard (1918-1920)
- Paul Faure (1920-1940)
- Daniel Mayer (1943-1946)
- Guy Mollet (1946-1969)
Kanpo estekak
Artikulu hau Frantziako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.