Langfang

Langfang (txinera sinplifikatuz: 廊坊; pinyineraz: Lángfāng), Hebei probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 3.850.000 biztanle inguru dauzka 2004ko erroldaren arabera (horietatik 763.700 hirigunean) eta 2.482 kilometro koadroko azalera.

Langfang
Prefektura mailako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaHebei
Izen ofiziala廊坊市
Posta kodea065000
Geografia
Koordenatuak39°31′11″N 116°42′02″E
Map
Azalera6419.38 km²
MugakideakCangzhou, Baoding, Pekin eta Tianjin
Demografia
Biztanleria5.464.087 (2020)
1.105.248 (2010)
Dentsitatea851,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia316
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakMatsumoto
Matrikula冀R
lf.gov.cn

Inguru naturala eta kokapena

Prefektura mailako Langfang hiria, elkarrengandik banatutako bi gunek osatzen dute. Iparraldeko guneak Beijing udaltasunarekin egiten du muga mendebaldean, eta Tianjin udaltasuna hegoalde eta ekialdean. Hegoaldeko guneak bestetik Beijing udaltasunarekin egiten du muga iparraldean, Tianjin udaltasunarekin ekialdean, Baodingekin mendebaldean, eta Cangzhourekin hegoaldean.

Banaketa administratiboa

Langfang erdiguneko kale baten ikuspegia.
  • Anci Barrutia (安次区; Āncì Qū)
  • Guangyang Barrutia (广阳区; Guǎngyáng Qū)
  • Bazhou Hiria (霸州市; Bàzhōu Shì)
  • Sanhe Hiria (三河市; Sānhé Shì)
  • Gu'an Konderria (固安县; Gù'ān Xiàn)
  • Yongqing Konderria (永清县; Yǒngqīng Xiàn)
  • Xianghe Konderria (香河县; Xiānghé Xiàn)
  • Dacheng Konderria (大城县; Dàchéng Xiàn)
  • Wen'an Konderria (文安县; Wén'ān Xiàn)
  • Dachang Hui Konderri autonomoa (大厂回族自治县; Dàchǎng huízú Zìzhìxiàn)

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.