Langarika
Langarika Arabako erdi-ekialdeko herri eta kontzeju bat da, Iruraiz-Gaunako udalerrikoa, Iruraitz udalerri zaharrean kokatua. 2007ko erroldan, 41 biztanle zituen.
Langarika | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Iruraiz-Gauna |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
INE kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°50′07″N 2°25′47″W |
Demografia | |
Biztanleria | 35 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Historia
Jakina da 1071ean jadanik populaturik zegoela, San Juan de la Peña monasterioan aurkitzen den agiri batek hala esaten baitu. 1257ko Calahorrako apezpikuaren agiri batean Langariça izena ageri da, eta horregatik garai hartako izena Langaritza izango zela pentsatu izan da.
Jauregi batean Langarika familiaren armarria ageri da. Aspaldi dorre bat izan zela iradokitzen du. Langarika Arabako lautadan hedatu zen abizen zaharrenetakoa da, Arabako Kofradeen artean agertzen baita 1262 urtean. Hainbat baseliza ere aipatzen dira jadanik existitzen ez direnak: San Quilez, Donejakue eta Santa Marina, Santa Tolia... Langarikaren hegoaldean Abitona izeneko herrixka bat ere izan zen baina biztanlerik gabe gelditu zen eta bertako hondarrak Agurainek hartu zituen etxeak eraikitzeko. Gaur egun ez da ezer gelditzen.
Burdeostik Astorgarako bidean kokaturik zegoen eta Frantziatik eta Nafarroatik zetozen bidaiarien geldiunea bihurtu zen Langarika. 1628 urtean Baltasar de Monconys-ek honako hau idatzi zuen: "oso toki arriskutsua da lapurretan eta hiletak izaten direlako. Gu iritsi baino 15 egun lehenago flandriar bat erahil zuten"[1].
Euskara
XVII mendean euskaraz soilik hitz egiten zen herrian. 1840 urtean oraindik baziren euskaraz mintzo zirenak.
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- Sortzez Garbiaren eliza
- Burdinazko gurutzea
- Errota
Erreferentziak
- «Historia de LANGARIKA» www.iruraiz-gauna.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-23).
Bibliografia
- Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Alava, pueblo a pueblo. Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Langarika, Iruraiz-Gaunako Udalaren webgunean.
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |