Lanester
Lanester (bretainieraz Lannarstêr) Bretainiako Morbihan departamenduko udalerri bat da, Bro Gwened lurralde historikoan dagoena. 2013ko erroldaren arabera 21.874 biztanle ditu.
Lanester | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Bretainia | ||||||||||
Departamendua | Morbihan | ||||||||||
Alkatea | Gilles Carréric (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Lanester | ||||||||||
Posta kodea | 56600 | ||||||||||
Herriburua | Lanester (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 47°45′48″N 3°20′20″W | ||||||||||
Azalera | 18.37 km² | ||||||||||
Altuera | 5 m | ||||||||||
Mugakideak | Caudan, Hennebont, Kervignac eta Lorient | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 23.026 (2021eko urtarrilaren 1a) 86 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1.253,46 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
lanester.bzh |
Geografia
Lorient hiriaren suburbio handiena da. Scorff ibaiaren ekialdeko ertzean kokaturik dago. Bretoierazko Lannarstêr izenak "ibai ertzeko zelaia" esan nahi du.
Historia
Lanester 1909an sortu zen Caudan udalerritik banatu zenean. Lorienteko arsenaleko langileak eta haien familiak bertan ezarri zituzten herria sortuz. XX mendean Lorienten garapenarekin batera Lanester ere handitu egin da Morbihan departamenduko hirugarren herri handiena bihurtuz. Hazkuntza handiena 1960ko hamarkadan izan zuen, 1968an 19.245 biztanletara iritsiz.
Ekonomia
Udalerriaren zati batek nekazal girokoa izaten jarraitzen duen arren gehiengoa urbanizaturik dago eta hainbat merkatalgune eraiki dira.
Ondasun nabarmenak
- Saint-Guénaël kapera.
- Jaialdi zeltiarra, 2015ean.