Laneko istripu
Laneko istripua edo lan-istripua[1] langileak besteren kontura egindako lanean, edo lan horren ondorioz, nozitzen duen gorputzeko lesioa da. Barnean sartzen dira bizileku eta lantokiaren arteko bidean izandakoak ere.[2] Lan-istriputzat hartuko da, halaber, sindikatu-eginkizunean ari zela gertatutakoa, langilea sindikatu-baimenean egon arren, baldin eta istripua eginkizun hori betetzeko gertatu bada. Era berean, laneko istriputzat hartuko da jolas-, kirol- edo kultura-jarduerak egiteagatik gertatzen dena, enplegatzailearen edo enpresa erabiltzailearen kontura edo haren ordezkari gisa jarduten denean, misioan dauden aldi baterako zerbitzuetako enpresetako langileak direnean.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Laneko Segurtasuna Hiztegia] [2012] eta [Aseguruak Hiztegia] [2019]
- Euskalterm: [Jurisdikzio Soziala Hiztegia] [2020]
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.