Landa-ingurune
Geografian, landa-ingurunea edo nekazaritza-ingurunea jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza edo abeltzaintza dituzten eskualde edo lur-eremuen multzoa da. Nekazaritza paisaiak gizakiak lurra lantzeko baliatu dituen antolakuntza ekonomiko eta laborantza-metodoak islatzen ditu. Horrela, historian zehar jarduera hauek nolakoak izan diren, halako nekazaritza paisaia izango da. Baita ere, bakoitzaren ikuspuntua islatzen da paisaiaren definizioan. Izan ere ikuslerik gabe, begiradarik gabe, ez dago paisaiarik. Gure begiradak ere gauza asko gordetzen ditu bere baitan, aurreko gure bizipenak moldatzen dute begirada. guk ikusten duguna, gure historia guztiarekin.
- Artikulu hau lurzoru motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Landa».
Landa-motak
Tamainari buruz
- Minifundio edo lursail txikiez osaturiko landa;
- Latifundio edo lursail zabalez osaturiko landa.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.