Land and Freedom
Land and Freedom edota Tierra y Libertad (euskaraz Lurra eta Askatasuna) 1995eko Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren gerra drama filma bat da. Bertan, Ian Hart, Rosana Pastor, Icíar Bollaín, Jordi Dauder, Tom Gilroy, Marc Martínez eta Fréderic Pierrot aktoreek antzeztu zuten.
Land and Freedom | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1995 | |||
Izenburua | Land and Freedom | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa katalana | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Espainia, Alemania, Italia eta Frantzia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | costume drama (en) , gerra-filma, flashback film (en) eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 109 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Liverpool eta Mirambel | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Ken Loach | |||
Gidoigilea(k) | Jim Allen (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ian Hart Rosana Pastor (en) Icíar Bollaín Frédéric Pierrot Tom Gilroy Marc Martínez Andrés Aladren (en) Sergi Calleja Raffaele Cantatore (en) Pascal Demolon Paul Laverty Josep Magem Eoin McCarthy (en) Jürgen Müller (en) Víctor Roca (en) Emili Samper (en) Suzanne Maddock (en) Mandy Walsh (en) Miguel Cabrillana (en) Angela Clarke (en) Rafael Díaz Felicio Pellicer (en) Ricard Arilla (en) Jordi Dauder (en) Pep Molina Enriqueta Ferré Asunción Royo (en) Francesc Orella Phil O'Brien (en) Dave Seddon (en) Xavier Amatller (en) Jaime Prats (en) Jose Luis Prats (en) Carles Vilarrasa (en) Fina Alcañiz (en) Claudio Domínguez (en) Ernesto Grau (en) Maria Folch (en) Maite Lucas (en) Sebastia Marmaña (en) Lola Olives (en) Ma Eugenia Palatsi (en) Pepa Palatsi (en) Miguel Quintana (en) Aniceto Rallo (en) Paco Rangel (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Rebecca O'Brien Marta Esteban i Roca (en) Ken Loach | |||
Konpainia ekoizlea | PolyGram Filmed Entertainment Road Movies Filmproduktion (en) Parallax Pictures (en) Messidor Films (en) | |||
Ekoizle eragilea | Gerardo Herrero (en) Sally Hibbin (en) | |||
Edizioa | Jonathan Morris | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | George Fenton | |||
Argazki-zuzendaria | Barry Ackroyd | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Liverpool, Bartzelona, Katalunia eta Aragoi | |||
Argumentu nagusia | Espainiako Gerra Zibila | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | César Award for Best Foreign Film (en) Turia Awards (en) Prize of the Ecumenical Jury Cannes (en) Sant Jordi Zinema Sariak Europako film onenaren Saria 8th European Film Awards (en) | |||
Nominazioak | Europako film onenaren Saria 8th European Film Awards (en) Road Movies Filmproduktion (en) , Messidor Films (en) , Ken Loach, Parallax Pictures (en) | |||
kronologia | ||||
|
Espainiako Gerra Zibilan girotua eta George Orwell ingeles idazlearen Homage to Catalonia eleberrian oinarritua dago, hartan idazleak espainiar gatazka militarrean izandako bizipenak kontatzen dituelarik. Canneseko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria irabazi zuen.
Argumentua
1936ko udazkena. David Carr (Ian Hart) ezkertiar pentsamoldea duen eta langabezian dagoen mutil gazte ingeles bat da, Liverpool hiria laga eta Espainiako Gerra Zibilan Nazioarteko Brigadarekin Espainiako Bigarren Errepublikaren alde Aragoiko frontean borrokatzea erabakiko du. Han Espainia, nahiz Europa eta AEBtik errepublikaren alde borrokatzeko iritsitako miliziano ugari ezagutuko ditu, tartean Blanca (Rosana Pastor) espainiar neska gazte anarkista eta erakargarria. David eta Blanca askatasunaren defentsaren alde borrokatzen ari direla guztiz konbentzituta daude. Gizakien arteko berdintasuna, lursailen banaketa justua eta maila sozialen desagerpena dira bi gazteek defendatzen dituzten idealak. Baina batzuetan etsaia aurkarien aldean baino norberaren aldean izan egon ohi da.
Aktoreak
- Ian Hart: David
- Rosana Pastor: Blanca
- Frédéric Pierrot: Bernard
- Icíar Bollaín: Maite
- Tom Gilroy: Lawrence
- Marc Martinez: Vidal