Lamu
Lamu hiria Kenyako Lamu uhartean dagoen herri txiki bat da. Lamu uhartea halaber izen bereko artxipelagoan dago kokatuta, Indiako ozeanoan. Hiri hau Gizateriaren Ondare izendatua da. Gaur egun Lamu polemikaren erdian dago inguruan Txinak eta Kenyako Gobernuak egin nahi duten portu erraldoiaren erruz, Afrika ekialdeko handiena.[1]
Lamuko alde zaharra1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Itsasladea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv, vi |
Erreferentzia | 1055 |
Kokalekua | Kenya |
Eskualdea2 | Afrika |
Koordenatuak | 02°17′27″S 40°54′44″E |
Izen ematea | 2001 (XXV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Historia
Lamu jarraian bizirik egon den Kenyako hiri zaharrena da eta Afrikako ekialdearen kostaldean aurreneko swahilitarren hiria da. Hiriaren inguruko aurreko testigantza 1441koa da; urte horretan Abu-al-Mahasini bidaiari arabiarrak Lamuri buruzko informazioa jaso zuen. Urte horietako tradizioen arabera garai hartan, urperatze baten ondorioz, txinatarren populazio bat bizi izan zen uharte horietan. Egin diren DNA probek eta aurkitutako aztarna batzuek hori baieztatu dute. Gaur egun, oraindik orain, bertako poluzioan hazpegi txinatarrak ikus daitezke.[2] 1506an portugaldarrek uhartea konkistatu zuten. Urte horietan Lamuk garrantzi handia izan zuen Indiako ozeanoaren komertzio sareetan.
Arkitektura
Koral harriaz eta mangladien egurrez eraikita hiriak XIX. mendeko herri arabiar baten antolaketa du: kale estuak, barruko patioak... Uharte osoan errepiderik ez dago eta garraio lanak astoak erabiliz egiten dira. Astoa Lamuko ikur bat da. Lamuko Museoa oso ospetsua da. Gaur egun bertako gazteluan dago kokatuta. Hirian 40 meskita daude.
Ekonomia
Lamuren boterea esklaboen merkatuaren gainean eraiki zen. Animalien maskorrak, bestetik, adarrak, bolia, egurra izan ziren beste garaietako komertzio gaiak baina gaur egun guztiek garrantzia galdu dute. Horren ordez artxipelago osoan turismoak indar handia hartu du.
Erreferentziak
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Javier Martínez Reverte eta Dennis Lakin: Destino Keia. Madril: Anaya Touring, 1993. ISBN 84-207-4906-0.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Lamuren gida turistikoa
- (Ingelesez) Lamuren inguruko informazioa