Lammi
Lammi herriari buruz lehen datuak, 1374. urteko esku-izkribu batzuetan aurkitzen ditugu. Herriak bere ohiturak jarraitu egin ditu ordudanik, baina egoera berrietara ongi moldatzen den herria dela ikusi dugu. 5 584 biztanleko herri txikian zerbitzuetan, basogintzan eta nekazaritzan lan egiten dute biztanle gehienek eta Lammi bere garagardo beltz goxoagatik ere dugu ezaguna.
Lammi | |||
---|---|---|---|
| |||
Berezko izena | Lammin kunta | ||
Herrialdea | - Finlandia | ||
Eskualdea | Hegoaldeko Finlandia | ||
Lurraldea | Kanta-Häme | ||
Alkatea | Aarre Järvinen | ||
Azalera | 610,8 km² | ||
Biztanleria | 5 584 | ||
Dentsitatea | 10,5 bizt/km² | ||
Sorrera | 1374 | ||
http://www.lammi.fi/lammi.php?p=English/%5B%5D |
Zer ikusi
Lammi eta Mommilako Elizak
Lehenengoa 1490-1510 urte bitartean eraikia. Erromaniko eta gotiko estiloak nahasten ditu. Duela gutxi berreskuratua izan da.
Mommilako eliza berriz, 1904. urtean eraikia izan zen, eta gaur egungo eliza nagusia da, izan ere Lammikoan debekatua dago sartzea eta kanpo-estrukturagatik ezaguna da.
Evo zentroa
Turistentzako zentro paregabea da. Bertan txangoak antolatu egiten dituzte basoetan zehar, eta arrantza egiteko aukera dago, garaiaren arabera. Udaberria da urtarorik onena.