Lamiako zelaia
Lamiako zelaia Bizkaiko Leioa udalerriko Lamiako auzoan dagoen futbol zelaia da.
Lamiako zelaia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Leioa |
Koordenatuak | 43°19′16″N 3°00′09″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1887ko irailaren 18a |
1901-1910 urteen artean Bilboko Athletic Kluba jokalekua izan zen. Berez, 1892. urtetik bertan futbolean jokatzen zen, garai hartako Athleta de Astilleros de Nervión taldeko H. Jones britainiarrak udalerriko agintariei zalditegian azarotik apirila bitartean futbolera jokatzeko baimena eskatu zien. Honela bada, futbolean jokatzen lehenbizikoak inguru hartan lan egiten zuten britainiarrak izan ziren, haiei bizkaitar zaletuak batuz joan zitzaizkielarik. Halere, orduan jokatzen zuten futbola ez zen zehazki gaur egun ezagutzen dugunaren berdina, esate baterako taldek 15 jokalari baitzituzten. Partida horiek urteen poderioz etorriko zenaren hazia izan ziren.
Ondoren Bilboko Athletic Klubak etxeko partidak Jolaseta zelaian jokatzera pasa zen.
- Lamiakoko egungo zelaiak.
- Lamiakoko egungo zelaiak.
- Lamiakoko zelaietan aireportu txiki bat egon zen. Errepublikaren kontrako kolpistek bonbardatu eta suntsitu zuten.
- Lamiako zelaiaren inguruetan gaur egun dagoen idazkuna.