Lambic

Lambic motako garagar eta garizko garagardoa nagusiki Belgikako hiriburu den Bruselan ekoizten da berezko hartzidura bidez lortutako legami basatik erabiliz. Arrazoi honegatik, garratz zapore nabarmena du. 86 mikroorganismo baino gehiago identifikatu dira lambic garagardoan, horien artean Brettanomyces bruxellensis eta Brettanomyces lambicus.

Zurezko kupelak lambic garagardoa ontzen.

Motak

Jarraian agertzen diren barietate guztiek ez dute Adierazpen Geografiko Babestua

  • Lambic berezkoa.
  • Gueuze
  • Mars
  • Faro
  • Kriek
  • Fruit

Belgikako lambic garagardotegiak

  • Belle-Vue garagardotegia, InBevena (Brusela)
  • Boon (gozoa eta tradizionala) (Lembeek)
  • Brasserie Cantillon (tradizionala) (Brusela)
  • De Keersmaeker, Scottish & Newcastlena, ezagunagoa bere Mort Subite markagatik (Kobbegem)
  • De Troch, Chapeau lambicak ere ekoizten dituena (Wambeek)
  • 3 Fonteinen (Beersel)
  • Girardin (St. Ulriks-Kapelle)
  • Lindemans garagardotegia (Vlezenbeek)
  • Oud Beersel (berriki berrirekia), orain Frank Boonek egina (Beersel)
  • Timmermans (Itterbeek)

Izenaren jatorria

Herbehereratik datorren izena da. Lambic, ziuraski, Lembeek izenetik dator, Halle eta Bruselatik gertu dagoen Lembeek udalerriari erreferentzia eginez.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.