Lambeth

Lambeth (ingelesez: London Borough of Lambeth) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015ko erroldaren arabera 324.400 zituen 26,82 kilometro koadroko azaleran. Westminster Hiria udalerriaren parean dago, Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean. Udalerriaren erdigunea Brixton auzoa da.

Lambeth
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaLib Peck (en) Itzuli
Posta kodeaSE eta SW
HerriburuaLambeth (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°27′39″N 0°06′59″W
Map
Azalera26.8101 km²
MugakideakWestminster Hiria, Southwark, Croydon, Merton eta Wandsworth
Demografia
Biztanleria325.917 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea12.156,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakBrooklyn
lambeth.gov.uk

Historia

XIII mendean Lambeth jauregia eraiki zen Canterburyko artzapezpikuaren Londresko egoitza izan zena eta honen inguruan Lambeth parrokia ezarri zen.

XIX mendearen erdialdera trenbidea iritsi zen eta klase ertaineko suburbioa eratzen hasi zen Brixton inguruan. 1900 urtean Lambeth Borough eratu zen eta lurrak handitu egin zitzaizkion, iparraldean Tamesiseraino iritsiz eta hegoaldean Londresko konderriaren mugaraino. Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen eta eraikin ugari suntsitu ziren. Gobernuak etxe sozial ugari eraiki zituen Brixton inguruan eta auzora inmigranteak iritsi ziren, karibearrak eta portugaldarrak gehienbat. 1965ean Wandsworth borougharen auzo batzuk gehitu zitzaizkion mendebaldean gaur egungo borough-a osatuz.

Politikoki Alderdi Laboristaren eremua izan da eta hainbat manifestazio entzutetsu izan dira udalerrian, Margaret Thatcher-en gobernuaren aurkakoa (1979) eta Golkoko Gerraren aurkakoa (1991) esate baterako. 1981 urtean ere istilu gogorrak izan ziren Brixtonen baldintza sozio-ekonomiko latzen ondorioz, polizien eta karibear jatorriko biztanleen artean.

2016ko "Brexit"-aren erreferendumaren bozketan hautesleen %78,62-ak Europan gelditzearen aldeko bozka eman zuen, Erresuma Batuko portzentairik altuena (Gibraltarren atzetik).

Auzoak

Lambeth udalerria honako auzoek osatzen dute:

  • Brixton
  • Clapham
  • Crystal Palace
  • Herne Hill
  • Kennington
  • Lambeth
  • South Norwood
  • Stockwell
  • Streatham
  • Streatham Hill
  • Tulse Hill
  • Vauxhall
  • Waterloo
  • West Dulwich
  • West Norwood

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.