Tibetar budismo

Tibetar budismoa, lamaismo ere deitua, budismo-eskola bat da, Tibeten, erdialdeko Asian eta Mongolian hedaturik dagoena; Tibeten errotu eta moldatu zelako du izen hori. Funtsean, budismo mahāyāna motakoa da, nahiz bertako Bön antzinako erlijioaren elementuak beretu dituen, Padmasambhava hinduak VIII. mendean zabalduriko vajrayāna edo tantrismo budikoaren praktikekin batera.

Budismo tibetarra Butan, Mongolia, Nepal, Txinako zenbait lekutan (Tibet edo Mantxuria), Errusiako zenbait zonaldetan (Buriatia, Kalmukia eta Tuva) eta Indiako zenbait lekutan (Ladakh, Sikkim eta Dharamsala bezalako Himalaya indiarretan).

20 milioi jarraitzaile inguru dituenez eta nagusitasuna duenez herrialde desberdinetan, budismoaren adar garrantzitsu eta handienetariko bat da[1].

Budismo mota honi lotuta "lama"ren figura agertzen da, laikoa zein monastikao izan daitekeena. Budismoaren banaketa klasikoan, hau da, monje eta laikoen artekoan, lama tibetarrek garrantzia berezia daukate, ez erlijioaren alorrean soilik, bizitza sozial eta ekonomiak ere bai.

Izena

Tibeten, pertsona budista izendatzeko erabiltzen den terminoa honako hau da: «ནང་པ་ nang-pa» (/naŋ˩˧.pa˥˥/), nang "barnealde" eta -pa atzizki nominalizatzailea, hau da, "barruan bilatzen duen pertsona". Budismoaren terminoa, berez, honako hau da: ནང་བསྟན nang-bstan (/naŋ˩˧.tɛ̃˥˥/); hau da, "(norberaren) barnealdeko ikasketak". Hau beste erlijio antolatu forma batzuekin kontrajartzen da, chos lugs (sistema dhármiko) deitzen direnak, esate baterako, kristautasuna Yi shu'i chos lugs (Jesusen sistema dhármikoa).

Mendebaldekoek Txinara jo zuten budismo tibetarra hobeto ulertzeko. Han Lamaismo (lama jiao) erabili zen budismo txinatar tradidizonaletik bereizteko (fo jiao). Terminoa mendebaldeko jakintsuek hartu zuten, Hegelek barne, 1822an[2]. Terminoa desakreditatua izan da, budismo indiar eta tibetarraren arteko diskontinuitatea markatzen baitu.

Beste termino bat, "Vajrayäna" (Tibetarrez dorje tegpa), noizean behin Tibeteko budismoa izendatzeko erabiltzen da. Hain zuzen ere, Vajrayânak Tibeteko budismoaren parte diren praktika eta tradizioen multzoa izateaz gain, beste tradizio budista batzuetan ere nabarmenak diren praktika eta tradizioen azpimultzo bat adierazten du.

Mendebaldean, "Indo-tibetar budismoa" terminoa gaur egungoa bihurtu da, Indiako iparraldean garapen budistaren azken etapetatik eratorria dela aitortzeko[3].

Dotrina

Budismo tibetarrak irakaspen budista klasikoeak sostengatzen ditu; hala nola, lau egia nobleak (Pakpé denpa shyi), anatman (bdag med), phung po, karma eta berpizkundea, eta sorrera dependientea rten cing 'brel bar 'byung ba). Bestalde, budismo Mahayanari (theg pa chen po) lotutako beste dotrina budista batzuk ere sostengatzen dituzte, hala nola, Vajrayāna tradizio tantrikoari[4].

Testuak eta ikerketa

Prajñāpāramitā eskuizkribuaren orri bat.

Indiako testu nagusiak ikastea funtsezkoa da Tibeteko budismoaren eskoletako goi-mailako hezkuntzarako. Testu klasikoak eta beste testu erritual batzuk buruz ikastea espero da, hezkuntza monastiko tradizionalaren zati gisa[5]. Hezkuntza erlijiosoaren beste zati garrantzitsu bat eztabaida formalizatuaren praktika da.

Tibeteko kanona XIII. mendean amaitu zen nagusiki, eta bi zatitan banatu zen: Kangyur (sutrak eta tankeak ditu) eta Tengyur (shastrak eta iruzkinak ditu). Nyingma eskolak ere testu bilduma bereizia du, Nyingma Gyubum izenekoa, Ratna Lingpak XV. mendean bildua eta Jigme Lingpak berrikusia.

Tibetarren artean, ikasteko hizkuntza nagusia tibetar klasikoa da; hala ere, Tibeteko kanon budista beste hizkuntza batzuetara ere itzuli zen, mongoliera eta mantxura, esaterako. Yuan, Ming eta Qing dinastietan, Tibeteko kanoneko testu asko txinerara ere itzuli ziren[6].

Testu asko mendebaldeko hizkuntzetara ere itzuli dituzte berriki mendebaldeko akademiko eta jardule budistek.

Sutrak

Gueshe Konchog Wangdu Kangyur-a irakurtzen.

Budismo tibetarrean gehien ikasten diren sutrak testu Mahayanoak dira, hala nola, jakinduriaren perfekzioa, edo Prajñāpāramitā, Saṃdhinirmocana-sūtra edo Samādhirāja Sūtra sutrak[7].

Shastrak

Shastra izeneko testu budisten ikerketa oinarrizkoa da eskolastika budista tibetarrarentzat. XI. mende amaieratik, unibertsitate monastiko tibetar tradizionalek budismoaren ikasketa exoterikoa "bost tradizio testual handitan" banatu zuten[5].

  1. Abhidharma
    • Asanga - Abhidharma-samuccaya
    • Vasubandhu - Abhidharma-kośa
  2. Prajnaparamita (Jakintzaren Perfekzioa)
    • Abhisamayalankara
    • Shantideva - Bodhisattvacaryāvatāra
  3. Madhyamaka (Zentrismoa)
    • Nagarjuna - Mūlamadhyamakakārikā
    • Aryadeva - Catuhsataka
    • Candrakīrti - Madhyamakāvatāra
    • Śāntarakṣita - Madhyamākalaṃkāra
    • Shantideva - Bodhisattvacaryāvatāra
  4. Pramana (Epistemologia)
    • Dharmakirti - Pramāṇavarttika
    • Dignāga - Pramāṇa-samuccaya
  5. Vinaya (Arau monastikoa)
    • Gunaprabha - Vinayamula Sutra

Garrantzia handikoak dira ere "Maitreyaren Bost Itunak", Ratnagotravibhāga (Uttaratantra) ere barne hartzen dutenak, literatura tathāgatagarbha-n esanguratsua dena, eta Mahayanasutralankara, bide Mahayanaren inguruko testu bat.

Yogācārabhūmi-Śāstra eta Kamalaśīla-ko Bhāvanākrama, meditazioaren praktikako iturri nagusiak dira.

Testu indiarrak askotan zentralak diren arren, aditu tibetar handien material originala sungbum izeneko edizioetan jaso eta ikertzen da. Iruzkin eta interpretazioek desberdintasunak dituzte tradizioaren arabera. Gelug eskolak, esate baterako, Tsongkhaparen idazkiak erabiltzen ditu; aldi berean, beste eskola batzuk Rimé mugimenduko pentsalariak jarraitzen dituzte, adibidez, Jamgon Kongtrul edo Jamgon Ju Miphan Gyatso edo Sakya Pandita bezalako bere aintzindariak (Sakya eskolarentzat) eta zortzigarren Karmapa Migyur Dorje (Karma Kagyu eskolarentzat).

Literatura tantrikoa

Budismo tibetarrean, tantra budistak lau edo sei kategoriatan banatzen dira, azpikategoria ugarirekin.

"Itzulpen Berri" eskoletan (Sarma) banaketa honakoa da[8]:

  • Kriyayoga - Hauek garbitasunean eta ekintza erritualetan egiten dute enfasia, Mañjuśrīmūlakalpa bezalako testuak barne hartzen dituzte.
  • Charyayoga - "kanpoko ekintza eta barneko praktiken arteko oreka" mantentzen dute, Mahāvairocana Abhisaṃbodhi Tantrari erreferentzia eginez gehienbat.
  • Yogatantra - Yogaren teknika internoen inguruan aritzen da nagusiki eta Tattvasaṃgraha Tantra barne hartzen du.
  • Anuttarayogatantra - Teknika aurreratuagoak ditu, hala nola, gorputzaren praktika sotilak eta honako hauetan azpisailkatzen da:
    • Tantra Amak, ilustrazio-gorputzaren eta amaiera-etaparen praktikak nabarmentzen dituzte, eta Guhyasamaja eta Yamantaka tantra barne hartzen ditu.
    • Tantra Aitak, garapen etapa eta garunaren argiztatzean sakontzen du; barne hartzen ditu Hevajra Tantra eta Cakrasamvara Tantra.
    • Tantra ez-dualak, aurreko elementuak orekatzen dituzte eta Kalacakra Tantrari egiten diote erreferentzia.

Nyingma-n, banaketa kanpoko tantretan egiten (Kriyayoga, Charyayoga, Yogatantra) eta barneko tantretan (Mahayoga, Anuyoga, Atiyoga o Dzogchen), Anuttarayogatantra direnak. Nyingma eskolarentzat, tantra garrantzitsuenek barne hartzen dituzte Guhyagarbha tantra, Guhyasamaja tantra,​ Kulayarāja tantra eta 17 Dzogchen tantrak.

Garrantzitsua da kontuan izatea tantra erro propioak ia ulertezinak direla Indiako eta Tibeteko iruzkin desberdinak izan gabe. Ondorioz, inoiz ez dira ikertzen iruzkin horiek erabili gabe.

Praktikak

Budismo tibetarraren barnean, praktikak Sutra (edo Pāramitāyāna) eta Tantraren (Vajrayāna edo Mantrayāna) artean banatzen dira, linaje desberdinek klasifikazio modu hau eztabaidatu duten arren. Tsongkhaparen arabera (Gelug eskolarentzat, beraz), adibidez, Tantra eta Sutra bereizten dituen elementua jainkoen yogaren praktika da[4].

Vajrayāna praktikak Sutrayāna-n sartzen ez direla esaten den arren, Sutrayāna praktika guztiak Vajrayānaren praktikarekiko komunak dira. Tradizionalki, Vajrayāna bide boteretsuago eta eraginkorragoa dela uste da, baina potentzialki zailagoa eta arriskutsuagoa ere bada. Horregatik, ikasle aurreratuek praktikatu beharko lukete bakarrik, beste praktika batzuetan oinarri solidoak lortu dituztenek[8].

Pāramitā

Pāramitāk (perfekzioak, bertute traszendenteak) bertute klabe multzo bat dira, bodhisattva baten praktiken oinarria direna:

  1. Dāna pāramitā: eskuzabaltasuna (Tibetarrez: སབྱིན་པ sbyin-pa)
  2. Śīla pāramitā: bertutea, moralitatea, diziplina, kondukta propioa (ཚུལ་ཁྲིམས tshul-khrims)
  3. Kṣānti pāramitā: pazientzia, tolerantzia, onarpena (བཟོད་པ bzod-pa)
  4. Vīrya pāramitā: energia, diligentzia, saiakera, esfortzua (བརྩོན་འགྲུས brtson-’grus)
  5. Dhyāna pāramitā: xurgapen meditatiboa (བསམ་གཏན bsam-gtan)
  6. Prajñā pāramitā: jakinduria (ཤེས་རབ shes-rab)

Tradizionalki, Dāna-ren praktika (ematea) monastikoei janari ofrendak egiteari egiten die erreferentzia. Uraren erritua, intsentsua, gurin eta lore lanparak Buda eta Bodhisattvei altare batean jartzea ere izan daiteke[9].

Mahayana, budismoaren beste forma batzuen antzera, bodhisattvako bost agindu eta botoen praktika moral (sila) budista tibetarraren parte da. Horiez gain, samaya izeneko boto tantrikoen multzo ugari ere badaude, iniziazio tantrikoen zati gisa ematen direnak.

Erruki-praktikak (karuṇā) ere bereziki garrantzitsuak dira budismo tibetarrean. Bodhisattvaren bideari buruz baimendutako testu nagusietako bat Shantidevako Bodhisattvacaryāvatûra da. Tibeteko budismoan herri errukiaren meditazio bat tonglen da (maitasuna eta sufrimendua bidali eta jaso, hurrenez hurren). Chenrezigekin (Avalokiteshvara) lotutako praktikak ere errukiarekin lotuta daude.

Esoterismoa eta samaya

Budista tibetarrak praktika tantriko gorenen inguruko borondatezko autozentsura kodigo batear atxikitzen dira. Tibetarrek, gaur egun, konfidentzialtasun gradu bat mantentzen dute oraindik irakaspen tantrikoen inguruan. Irakaspen budistetan horretarako prestatuta ez leudeken pertsonei informazioa emateari buruzko ohartarazpena egiten da.

Tantraren praktikak boto multzo bereizi bat mantentzea ere barne hartzen du, samaya (dam tshig) izenekoak. Horien zerrenda bat baino gehiago daude, eta praktikaren eta banakako leinuaren edo guruaren arabera bereiz daitezke. Esaten da boto horien defentsa funtsezkoa dela praktika tantrikorako, eta esaten da horiek hausteak kalte handia eragiten duela.

Adineko emakume bat Tantrak idatzita dituen otoi gurpila eusten

Mantra

Mantra (tibetarrez: sngags) izeneko perpaus, konjuru edo esaldien erabilera Tibeteko praktika budistaren beste ezaugarri orokor bat da[9]. Tan Arrunta mantraren erabilera da, batzuetan Vajrayana "mantra" ere deitzen dena (mantra ibilgailua). Mantrak errezitatu, kantatu, idatzi edo inskribatu egiten dira, eta meditatzeko modu desberdinen zati gisa ikusten dira. Mantra bakoitzak esanahi sinbolikoa du, eta lotura bat Buda edo Bodhisattva batekin, zehazki. «Jainko bakoitzaren mantra» delakoak jainkotasunaren boterea sinbolizatzen du. «Tibeteko praktikante budistek mantra errepikatzen dute, adimena trebatzeko eta beren pentsamenduak mantraren jainkotasunaren eta botere bereziaren nolakotasunen ildotik eraldatzeko».

Tibeteko budisten ustez, mantra terminoaren etimologiak "gogoaren babeslea" esan nahi du, eta mantrak adimena negatibotasunetik babesteko modutzat hartzen dira[10].

Mantrek ere balio dute adimena samatharen praktika gisa fokatzeko, baita mantraren esanahi sinbolikoaren bidez adimena eraldatzeko ere. Budismoan, garrantzitsua da mantra praktikatzean asmo, ikuspegi eta fede egokiak izatea, edo ez dute funtzionatuko.

Historia

Budismoa VII. mendean sartu zen Tibeten, Srong-tsan-ganpo erregearen eskutik. XI. mendeko Atisha bengalarra lehenbizi, eta XIV. mendeko Je Tsongkhapa bereziki, izan ziren lamaismoaren erreformatzaile nagusiak; haiek finkatu zituzten geroko lamaismoaren ezaugarriak, eta antzinako praktika magikoak alboratu.

Dena den, aztikeriez eta magiaz beteriko lehengo erlijioaren eraginez, hasierako budismotik at garatu zen lamaismoa, eta zenbait elementu bereziz hornitu, hala nola mantrak, erritu landuak, Budaren haragiztatze bizia diren zenbait lamaren gurtza eta maila desberdineko jainko eta deabru ugariak.

Sanskritoz idatzitako testu budistak lehen mendeetatik itzuli eta gorde zituzten, halako eran non jatorrizko hizkuntzan galdutako testu asko (budismoa XIII. mendean desagertu zen Indian) tibeterazko bertsioan soilki ezagutzen diren. Hala, XIV. mendeko bi testu-bilduma lamaismoaren oinarritzat hartuak izan dira: Kan-jur (Budaren hitzen itzulpena) eta Tan-jur (Tratatuen itzulpena), itzulpenez, iruzkinez eta lan originalez osaturikoak. XVII. mendetik, bi bodhisattva, Dalai Lama eta Pantxen Lama, Tibeteko agintari politiko eta erlijioso nagusiak izan dira.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Divisions of Buddhism - Buddhist beliefs - Edexcel - GCSE Religious Studies Revision - Edexcel» BBC Bitesize (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  2. Lopez, Donald S.. (1999). Prisoners of Shangri-La : Tibetan Buddhism and the West. Chicago : University of Chicago Press ; Chichester : Wiley ISBN 978-0-226-49311-4. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  3. Snellgrove, David L. dn. (1987). Indo-Tibetan Buddhism : Indian Buddhists and their Tibetan successors. Boston : Shambhala ; [New York] : Distributed in the United States by Random House ISBN 978-0-87773-311-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  4. Powers, John. (2007). Introduction to Tibetan Buddhism. (Rev. ed. argitaraldia) Snow Lion Publications ISBN 978-1-55939-282-2. PMC 124075030. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  5. Tibetan Buddhism.. Audible Studios on Brilliance audio 2016 ISBN 978-1-5318-2133-3. PMC 947812354. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  6. Esoteric Buddhism and the tantras in East Asia. Brill 2011 ISBN 978-90-04-20401-0. PMC 731667667. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  7. Studies in the literature of the great vehicle : three Mahāyāna Buddhist texts. Collegiate Institute for the Study of Buddhist Literature and Center for South and Southeast Asian Studies, University of Michigan 1989 ISBN 0-89148-054-4. PMC 20159406. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  8. Samuel, Geoffrey. (2012). Introducing Tibetan Buddhism. Routledge ISBN 978-0-415-45664-7. PMC 178206935. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  9. Tibetan Buddhism.. Audible Studios on Brilliance audio 2016 ISBN 978-1-5318-2133-3. PMC 947812354. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).
  10. The Princeton dictionary of Buddhism. 2013 ISBN 978-1-4008-4805-8. PMC 859536678. (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.