Lalande 21185
Lalande 21185 edo Gliese 411 Hartz Handia konstelazioan dagoen nano gorri bat da, Eguzki-sistematik 8,31 argi-urtera kokatua. Nahiz eta erlatiboki hurbil egon, bere itxurazko magnitudea 7koa besterik ez da, eta, ondorioz, ezin da begi hutsez ikusi. Hala ere, teleskopio txiki baten laguntzaz ikus daiteke.
Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa J2000.0 | |
---|---|
Konstelazioa | Ursa Major |
Igoera zuzena | 11h 03m 20.19400s |
Deklinazioa | +35° 58′ 11.5682″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 7.520 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | M2V |
Itxurazko magnitudea (B) | 8.960 ± 0.007 |
Itxurazko magnitudea (V) | 7.520 ± 0.009 |
Itxurazko magnitudea (R) | ~6.6 |
Itxurazko magnitudea (I) | ~5.8 |
Itxurazko magnitudea (J) | 4.203 ±0.242 |
Itxurazko magnitudea (H) | 3.640 ±0.202 |
Itxurazko magnitudea (K) | 3.254 ±0.306 |
U−B kolore indizea | +1.074 |
B−V kolore indizea | +1.444 |
Aldakor mota | BY |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | –85.6 ± 1.0 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: –580.27 mas/u Dec.: –4765.85 mas/u |
Paralajea (π) | 392.64 ± 0.67 mas |
Distantzia | 8,31 ± 0,01 au (2,547 ± 0,004 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 10.48 |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.46 M☉ |
Erradioa | 0.393 ± 0.008 R☉ |
Argitasuna | 0.025 L☉ |
Gainazaleko grabitatea (log g) | 4.90 |
Tenperatura | 3,828 K |
Metaltasuna [Fe/H] | –0.20 dex |
Biratze abiadura (v sin i) | 58 km/s |
Adina | 5–10 Gu |
Beste izendapenak | |
BD+36 2147, G 119-052, Gliese 411, HD 95735, HIP 54035, LFT 756, LHS 37, LTT 12960, MCC 594, PLX 2576, SAO 62377, NLTT 26105, NSV 18593, IRAS 11005+3615. | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Historia
Lalande 21185en koordenatuak 1801ean argitaratu zituen Jérôme Lalande-k, Pariseko Behatokian lan egiten zuen astronomo frantziar batek, Histoire Céleste Française izar-katalogoan. Izar hau gaur egun Lalanderen sailkapenaren arabera izendatzen den izar gutxietako bat da.
Ezaugarri fisikoak
Lalande 21185 nano gorri arrunt bat da, Eguzkiaren masaren %46 daukana eta hau baino hotzagoa dena, bere gainazaleko tenperatura 3.828 K-ekoa izanik. Oso argitasun urrikoa da, 10,48ko magnitude absolutua izanik eta bere energia gehiena espektro infragorrian igortzen duelarik.
BY Draconis motako izar aldakorra da, Izar Aldakorren Katalogo Generalaren arabera. Lalande 21185ek X izpiak ere igortzen ditu.
Planeta-sistema posiblea
1930 eta 1980 urteen artean argazki-plakei egindako analisi astrometrikoek izar honen inguruan bi gasezko erraldoi egon daitezkeela adierazten dute. Hala ere, gerora egindako abiadura erradialaren neurketek ez dute hau baieztu.
Lehenengo planeta hipotetikoa, Lalande 21185 b, izarrarengandik 2,2 UAra egongo litzateke, eta bere gutxieneko masa 0,9 MJ-koa izango litzateke. Bigarrena, Lalande 21185 c, 11 UAra egongo litzateke eta 1,6 MJ izango lituzke.