Lakuko Anderea

Lakuko Anderea, Bretainiako materia edota Arturiar zikloan agertzen diren eta elkarren artean lotura duten hainbat pertsonaiek jasotzen duten izena da. Ziur aski jatorri paganoa du, zehazkiago, zelta mitologiakoa.

Artur erregeak Lakuko Andereari Exkalibur ezpata eskatzen. 1911ko Walter Cranen margolana, Henry Gilbert idazlearen Artur Erregearen Zaldunak: Mutiko eta Neskatoentzako Ipuin Berrazalduak eleberrirako.

Merlin aztiarekin eta Exkalibur ezpatarekin lotu ohi da, hain zuzen ere, bera izan zen Artur erregeari Exkalibur ezpata eman ziona, bai eta hura hiltzorian zela Exkalibur ezpata lakuaren uretara jaurti eta Andereak urpetik bere besoa ateraz ezpata jaso eta berriz ere urpera iztularazten duena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.