Laktida
Kimika organikoan laktida azido laktikoaren ester zikllikoa da. Azido laktikoak ezin du laktonarik eratu, karbonilo taldea hidroxilo taldetik oso gertu dagoelako. Hortaz azido laktikoak dimero bat eratzen du lehenik, zeinak hidroxilo taldea distantzia egoki batera uzten duen, eta segidan dimeroak barne-esterifikazio baten bidez, laktida izeneko ester zikloa formatzen du.
Laktida | |
---|---|
Formula kimikoa | C6H8O4 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | lactides (en) |
Masa molekularra | 144,042 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | JJTUDXZGHPGLLC-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 95-96-5 |
ChemSpider | 7002 |
PubChem | 7272 |
Gmelin | 177651 |
ChEMBL | CHEMBL3185272 |
ZVG | 101265 |
EC zenbakia | 202-468-3 |
ECHA | 100.002.245 |
CosIng | 89426 |
UNII | 7EH08MWO6M |
Analogiaz diester ziklikoei ere laktida esaten zaie.
Estereokimika
Azido laktikoa kirala denez, eratzen den laktidak ere kiralitatea du. Bi zentro kiral ditu laktidak eta hiru estereoisomero[1].
Erreakzioak
Laktidak polimeriza daitezke hasarazle egokiak usatuz, poli(azido laktiko)a sintetizatzen delarik[2].
Erreferentziak
- Lactide Synthesis and Chirality Control for Polylactic acid Production. https://pubmed.ncbi.nlm.nih.gov/27071863/.
- Poly(lactic acid) : synthesis, structures, properties, processing, and applications. Wiley 2010 ISBN 978-0-470-64983-1. PMC 709664760. (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.