Laktasa

Laktasa[3] ornodun guztietan dagoen glukoproteina bat da. Fibronektina heste meharrean ekoizten den entzima hidrolitikoa da, laktosa molekula (disakaridoa) bere bi osagai monosakarido bihurtzen duena: glukosa eta galaktosa. Entzima hidrolitiko hori ugaztun guztiengan agertzen da, haurtzaroan ez ezik, baita helduaroan ere. Laktasarik ezak edo bere jarduera okerrak laktosarekiko intolerantzia izeneko gaitza eragiten du, laktosa digeritzeko arazoak dakartzana.

LCT
Identifikadoreak
 Genenames: LCT
TaxoiaHomo sapiens
Kokapena
Hasiera[1]
Amaiera[2]
<div style="position: absolute; left: Adierazpen errorea: Ustekabeko * eragileapx; top: 18px; padding: 0;">[[File:Red rectangle Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatx18.png|Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzatpx|link=File:Red rectangle 4x18.png|alt=kokapena|]]
[[File:|285px|link=File:|alt=|]]
Transkripzioak
Ontologia
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Ugaztunek ez ezik, bakterio laktikoek ere (Streptococcus, Lactobacillus...) laktasa ekoizten dute. Bakterio horiek gai dira laktosa katabolizatzeko, azido laktikoa sortuz (hartzidura homolaktikoaren bitartez).

Egitura

Bost dominiotan banaturik dauden 1927 aminoazido ditu kate bakarrean. Dominioak honako hauek dira:

  • 19 aminoazidotako seinale sekuentzia
  • Sekuentzia luze bat helduen laktasan agertzen ez dena.
  • Helduen laktasaren sekuentzia
  • Mintzean ainguratzen den sekuentzia hidrofobikoa
  • Karboxilo mutur hidrofilikoa.

Funtzioa

Entzima honek katalizatzen duen erreakzioa honako hau da:

C12H22O11 + H2O → C6H12O6 + C6H12O6 + beroa.

Historia

Hainbat ikerlarik proposatu dute mutazio eta eboluzioaren bidez, duela 7.500 urte inguru, agertu eta gizakiak mantendu zuela bere helduaroan ere laktasa entzima ekoizteko gaitasuna

Erreferentziak

  1. GRCh38: Ensembl release 89:. Ensembl.
  2. GRCh38: Ensembl release 89:. Ensembl.
  3. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.