Lakre

Lakrea kolofonia, laka eta trementinaz egindako orea da, gorribiziz eta beste kolore mineral batzuez koloreztatua. Erraz urtzen da, fusio-tenperatura baxua duelako, eta argizariaren antzera urtuz eskutitzak, botilak eta kidekoak zigilatzeko erabiltzen den gaia, kolorez gorria izan ohi dena[1].

Lakrezko zigilu bat koñak barrika batean.
Urtu aurretiko lakre piezak, eta zigilu estanpatzailea.

XVI. eta XVII. mendeetan gutunak zigilatzeko erabili ohi zen. Zigiluak dokumentu garrantzitsuen gainean inprimatzeko edo edukiontzien zigilu hermetikoa sortzeko ere erabiltzen zen. 21. mendean apaintzeko erabiltzen da batez ere.

Erreferentziak

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.