Lakesis
Greziar mitologian, Lakesis (Lakhesis - Λάχεσις "zortea botatzen duena", grezierazko λαγχάνω, zorteagatik edo jainkoen opariagatik lortu), hiru moiretatik bigarrena da. Pertsonen etorkizuna zehazten du.
Lakesis | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Zeus |
Ama | Nix eta Temis |
Anai-arrebak | Atropos eta Kloto |
Bera da giza bizitza bakoitzaren hariaren luzera erabakitzen duena, eta, beraz, pertsona bakoitzari dagokion bizitzaren iraupena.
Irudikapena
Lakesis, gizakien patua idatzita duen paper biribilki bat askatzen ari den emagin bat bezala irudikatzen da. Beste irudikapen batzuk, emakume zahar, herren eta itsusi bat bezala erakusten dute.
Erromatar mitologian, bere baliokidea, Dezima da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.