Lajos Kossuth

Lajos Kossuth de Udvard et Kossuthfalva (Monok, Austria-Hungaria, 1802ko irailaren 19a - Turin, Italiako Erresuma, 1894ko martxoaren 20a) hungariar politikaria izan zen.

Lajos Kossuth

gobernadore

1849ko apirilaren 14a - 1849ko abuztuaren 11
baliorik ez - Artúr Görgey (en) Itzuli

Hungariako lehen ministro

1848ko urriaren 2a - 1849ko maiatzaren 1a

Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

1848ko uztailaren 6a - 1849ko abuztuaren 13a
Barrutia: Pest 1st urban electoral district (en) Itzuli
Hautetsia: 1848-1849 legislative term (en) Itzuli
Minister of Finance in Hungary (en) Itzuli

1848ko apirilaren 7a - 1848ko irailaren 12a
baliorik ez - Lajos Batthyány (en) Itzuli
Hungariako erregeordea

Bizitza
JaiotzaMonok (en) Itzuli, 1802ko irailaren 19a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaTurin, 1894ko martxoaren 20a (91 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria
Heriotza modua: Gripea
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLutheran College of Prešov (en) Itzuli 1819)
Sárospatak Reformed College (en) Itzuli 1820)
Hizkuntzakhungariera
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, kazetaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k)Budapest
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaOpposition Party (en) Itzuli

Find a Grave: 9528 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zuzenbideko ikasketak egin ondoren, diputatu hautatu zuten. Parlamentuan, 1832tik 1836ra bitarteko urteetan izandako eztabaidak plazaratu zituen eta, ondorioz, atxilo hartu eta espetxeratu egin zuten. Aske geratu zen 1840. urtean, eta Pesti Hirlap egunkaria sortu zuen, eta haren zuzendari izan zen 1841-1844 bitartean. Handik gutxira, Austriarekiko merkataritzari boikota egitea eskatzen zuen defentsarako elkartea sortu zuen, eta diputatu egin zuten berriro 1847an.

1848ko Iraultza-garaian, konstituzio bat idatzi zuen, eta Finantza ministroa izan zen, Lajos Batthyányren gobernuan. Vienarekiko harremanak hautsi zirenean, defentsarako batzordeko lehendakaria zen, eta, gudarostea aldeko zuela, Hungaria guztia menderatu zuen. Budapest austriarrek konkistatu zutenean, Debrecen hirira erbesteratu zen, baina Budapestera itzuli zen, Bemeko garaipenari esker, eta Hungariako independentzia aldarrikatu zuen, 1849. urteko apirilaren 14. Errusiarren parte-hartzeak Turkiara erbesteratzera behartu zuen, eta handik Londresa jo zuen.

Italiako Gerran (1859), hungariar legioa osatu zuen, baina ez zuen parte hartzeko betarik izan, gerra berehala amaitu baitzen. Estatu Batuetan bizi izan zen, eta uko egin zion Hungariako gobernuak eskainiriko amnistiari. Turin hirira erretiratu zen betiko.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.