Lainoztagailu
Lainoztagailua jariakin bat lainoztatzeko erabiltzen den tresna da. Hezetasuna handitu edo zerbait produktu kimikoez bustitzeko erabiltzen da. Nekazaritzan ohikoa da soro eta baratzeak lainoztatzeko (fumigatzeko tresna moduan). Kasu honetan, helburua landareak pestizidaz bustitzea da, uzta intsektu edo beste animalia kaltegarriengandik babesteko. Garbiketa tresna gisa ere erabiltzen da, gainazalak xaboiz edo desinfektagarriren batez bustitzeko.
Lainoztatzea eskuz, traktorez, horretarako prestaturiko egitura mugikorrez edo airez egin daiteke, hegazkin txikiekin.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.