Lagun izoztua

Lagun izoztua Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako lehen eleberria da, 2001ean argitaratutakoa Elkar argitaletxearen bidez.

Lagun izoztua
Datuak
IdazleaJoseba Sarrionandia (2001)
Argitaratze-data2001
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaLagun izoztua
ArgitaletxeaElkar
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak433
ISBN84-8331-794-X

Liburuaren atzeko azaleko aurkezpena horrela hasten da:

Oroimena eta hitza galdu ditu Golok, "izoztuta" geratu da Bluefieldseko bere erbestean, eta hari laguntzera doa Maribel, errefuxiatuen postaria; Ekuadorrera eraman nahiko du sendatzera, han bizi baita paper faltsuekin Andoni, Goioren ikaskide izandakoa, haina bidaia ez da inondik ere erraza.

Abiapuntu horrekin, hiru narrazio-hari josten dira kontrapuntuan: Maribelek Goioren gaixotasunaren eta laguntzen dien Urioste familiaren kronika egiten du orainaldian; Andonik, berriz, 14 urte zituela Goiorekin batera Kalaportuko jesuitenean igarotako ikasturtea oroituko du; eta narratzaile orojakile batek geroaldian kontatu edo iragarriko digu nola Goio, sendatu ostean, Antarktikara doan espedizio zientifiko batean.

...

Eider Rodriguezek egileaz eta liburuaz egindako doktoretza-tesina hala dio eleberriaz:[1]

Eleberri honek itsasoaren gutxienez hiru izaera ezberdin biltzen ditu, Sarrionandiaren aurreko lanetako itsaso ugarien arragoa bilakatuz, nolabait ere. Hauek dira, azaletik, itsasoon izaerak:

1. Portutik ikusten den itsaso misteriotsua.

2. Kontinenteak bereizten dituen ozeanoa.

3. Bizitzarik gabeko Antarktika.

Aipatutako tesian nobelak izandako arrakasta jasotzen da:

Xabier Mendigurenek (2001) “klasiko handia izatera deitutako liburutzat jotzen du, eta ildo berean mintzatzen da Tere Irastortza liburuari egindako kritikan. Bederatzi urte geroago, Beñat Sarasolak (2010) “hamarkadako albiste literario sonatuenetakoa” izan zela dio. Garaiko prentsak jaso eta Elkar argitaletxeak berretsi bezala, salmenta handiko liburua izan zen. Durangoko Azokaren edizio hura amaitu aurretik agortu zen lehen edizioa, eta dagoeneko 15.000 ale saldu ditu, ohikoak baino handiagoak izan diren lau edizioren bidez.

Erreferentziak

  1. Rodriuguez, Eider. (2013). Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua" eleberriko hiru itsasoak. Irakurketa proposamen bat. UPV/EHU, 371 or. ISBN 978-84-8438-513-4..

Ikus, gainera

  • Euskarazko liburu ezagunen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.