Lagrangeren mekanika
Lagrangeren mekanika mekanika klasikoaren formulazioa da, zeinak momentu lineal eta energiaren kontserbazioak konbinatzen dituen. Joseph Louis Lagrangek plazaratu zuen 1788. urtean, hortik bere izena. Lagrangeren mekanikan, partikula-sistema baten ibilbidea Lagrangeren ekuazioa askatuz lor daiteke, azken hau, sistemaren koordenatu orokortu bakoitzeko ematen delarik.
Artikulu sorta honen partea: |
Mekanika klasikoa |
---|
Koordenatu orokor hauen erabilpenak sistema baten analisia asko sinplifika dezake. Formulazio honen beste abantaila batzuen artean, erreferentzia-sistema inertzial guztiak berdin tratatzen dituela eta Newtonen legeen ez bezala, higidura ekuazioen forma ez dela erreferentzia sistema inertzialaren menpekoa aurki daitezke. Gainera, erreferentzia-sistema ez-inertziala izatekotan, inertzia indarrak ez dira zertan gehitu behar, baizik eta ondorioztatuak dira.