Lagash
Lagash[1] Mesopotamiako hiri-estatua izan zen, hasieran Sumerren eta gero Babilonian garrantzi handia izan zuena. Egungo Irakeko Ash Shatrah hiritik gertu zegoen, Eufrates eta Tigris ibaien bilgunetik ipar-mendebalderantz. Aztarnategia Ernest de Sarzec frantziarrak aurkitu zuen 1877an. Indusketa lan garrantzitsuak bideratu ziren ordurik aurrera, Sumerko zibilizazioko berri interesgarri batzuk argitu zituztenak.[2] E-Ninnu tenplua, Ningirsu jainkoari eskainitakoa, da eraikin nagusia.
![](../I/Hammurabi's_Babylonia_1.svg.png.webp)
Lagashen kokapena Hammurabiren garaian, K.a. 1792-K.a. 1750 artean
Lagasheko erregeak
Lehenengo dinastia
- Enhengal (K.a. 2550 inguru)
- Lugal-Scha-Gen-Sur (K.a. 2510 inguru)
- Ur-Nanshe (K.a. 2480 inguru)
- Akurgal (K.a. 2450 inguru)
- Eannatum (K.a. 2445 inguru)
- Inannatum I. (K.a. 2440 inguru)
- Entemena (K.a. 2400 inguru)
- Inannatum II. (K.a. 2390 inguru)
- Enitarzi (K.a. 2385 inguru)
- Lugalanda (K.a. 2384–2378 inguru)
- Urukagina (K.a. 2378–2371 inguru)
Bigarren dinastia
- Ki-Ku-Id (K.a. 2260)
- Engilsa (K.a. 2250)
- Ur-A (K.a. 2230)
- Lugalushumgal (K.a. 2200)
- Puzur-Mama
- Ur-Utu
- Ur-Mama
- Lu-Baba
- Lugula
- Kaku
- Urbaba (K.a. 2164-2144)
- Gudea (K.a. 2144-2124)
- Urningirsu (K.a. 2124-2119)
- Pirigme (K.a. 2119-2117)
- Ur-GAR (K.a. 2117-2113)
- Nammahani (K.a. 2113-2110)
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.