Lafitte
Lafitte, Lafite, Laffitte, Laffite eta Lahitte pertsona eta leku-izen batzuetarako frantsesezko grafiak[1] dira, euskaraz ere erabili izan direnak; hala ere, izenaren jatorrizko hizkuntzari, okzitanierari[2] begiratuz gero, grafia hauek dira egokiagoak: Lahita, La Hita (batez ere gaskoieran) eta Lafita, La Fita (okzitanieraren beste aldaeretan arruntagoa).
Pertsona izenak
Euskal Herrikoak
- Gabriel Maria Laffitte, Donostiako alkate 1917an.
- Jacques Laffitte (1767-1844) baiones bankari eta politikaria.
- Louis Lafitte (1886-?) baiones arraunlaria.
- Paul Laffitte (1839-1909) ekonomialari eta finantza-gizon bilbotarra.
- Piarres Lafitte (1901-1983) luhusoar apaiza, euskal idazlea, euskalaria eta kazetaria.
- Irene Laffitte (1941-?) gipuzkoar margolaria da.
Seguruen Euskal Herrian jaioak
- Jean Laffite edo Lafitte (1783?-?) eta haren anaia Pierre (1773?-?), Mexikoko Golkoan kortsario-pirata aritu zirenak; litekeena da Biarritzen jaioak izatea. Ez dago garbi non hil ziren.
Okzitaniakoak
- Guy Lafitte (1927-1998), Sent Gaudençen jaiotako jazz saxofoi jotzailea.
- Jean Laffitte (apezpikua) (1952-), Oloroe-Donamariako apezpikua.
- Jean Laffitte (idazlea) (1910-2004), Lot-eta-Garonako idazlea.
- Jean Ernest Ducos de Lahitte (1789-1878), Garona Garaia departamenduan jaiotako militarra; Gasteizko guduan aritu zen, besteak beste.
- Justin Laffite (1772-1832) Arièjako militarra.
- Marcel Laffitte (1880-?), Bordelen jaiotako errugbi jokalaria.
- Pierre Laffitte (1925) Itsas Alpeak departamenduko politikaria.
- Pierre Lafitte (1872-1938), Fémina, Musica eta Je sais tout aldizkariak sortu zituen bordeles kazetaria.
Beste leku batzuetakoak
- Ed Lafitte (1886-1971), New Orleansen jaiotako beisbol jokalaria.
- Henri Lafitte, Saint-Pierre eta Mikeluneko musikagilea.
- Isabelle eta Florence Lafitte (1961-), Duo Lafitte osatzen duten Versaillesko piano jotzaile bikiak.
- Jacques Laffite (1943-) 1 Formulako paristar pilotua.
- José White Lafitte (1836-1918) Kubako biolin jotzailea.
- Yasmine Lafitte edo Yasmine, benetako izenez Hafida Lafitte eta jaiotzezko izenez Hafida El Khabchi, (1973-) aktore pornografiko frantziar-marokoarra.
Leku izenak
Okzitaniakoak
- Château Lafite Rothschild Medoc aldeko ardandegia.
- Era Hita (frantsesez, Lahitte-ez-Angles) Pirinio Garaiak departamenduko Arrajon e era Hita udalerria osatzen duten bi herrietako bat.
- Era Hita (frantsesez, Lahitte) Pirinio Garaiak departamenduko Avesac, Prat e era Hita udalerria osatzen duten hiru herrietako bat.
- Era Hita Topièra (frantsesez, Laffite-Toupière) Garona Garaia departamenduko udalerria.
- La Fita (frantsesez, Lafitte-sur-Lot) Lot eta Garona departamenduko udalerria.
- La Hita (frantsesez, Lahitte) Gers departamenduko udalerria.
- La Hita edo La Fita (frantsesez, Lafitte) Tarn-eta-Garona departamenduko udalerria.
- La Hita Bigordana (frantsesez, Lafitte-Vigordane) Garona Garaia departamenduko udalerria.
- La Hita Topièra (frantsesez, Lahitte-Toupière) Pirinio Garaiak departamenduko udalerria.
Beste leku batzuetakoak
- Jean Lafitte eta Lafitte Louisianako lekuak dira, kortsarioarengatik hala deituta; AEBetako estatu honetan izen bereko parke historiko natural bat dago.
- Maisons-Laffitte eta hango gaztelu ezaguna Yvelinesen daude; Jacques Laffitterengatik dute izen hori.
Erreferentziak
- Grafia anitzek jatorri bera dute; hizkuntza gutxituak bat ere ez errespetatzeko maniak bultzatuta logikarik gabeko aldaera ugari sortu zituzten frantsesez idazteko.
- Hita eta fita hitzek "mugarri" esan nahi dute.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.