Ladislao Belasko
Ladislao Belasko Fernández de la Cuesta (Gasteiz, 1817ko ekainaren 26a - ib., 1891ko urtarrilaren 22a)[1] arabar politikaria eta idazlea izan zen. Arabako historiaurrea, historia eta arteari buruzko azterketak egin zituen eta, oro har, Arabako kulturaren eta erakundeen aldeko lan asko egin zuen.
Ladislao Belasko | |||||
---|---|---|---|---|---|
1877 - 1878
1865eko urtarrila - 1866 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ladislao de Velasco Fernández de la Cuesta | ||||
Jaiotza | Gasteiz, 1817ko ekainaren 26a | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Gasteiz, 1891ko urtarrilaren 22a (73 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bestalde, Gasteizko alkate (1865, 1874, 1877) eta senatari (1872) izan zen, eta Nekazaritza Eskolaren sortzailea (1855), besteak beste. Haren lanak Revista de Vizcaya, El Lirio eta Euskal-Erria agerkarietan argitaratu ziren. Lan nagusiak: El ferrocarril de Bilbao considerado con relación a los intereses de Vizcaya y Alava (1857), Biografia de Sebastián Elcano (1860), Memorias del Vitoria de antaño (1889), eta Los eúskaros en Alava, Guipúzcoa y Vizcaya. Sus orígenes, historia, lengua, leyes, costumbres y tradiciones (1879). Azken idazlan horretan, hain zuzen ere, euskaldunen zentsu interesgarri bat bildu zuen:
1866-1868ko zentsua | |||
---|---|---|---|
Biztanleak | Euskaldunak | % | |
Gipuzkoa | 176.297 | 170.000 | 96,42 |
Bizkaia | 183.098 | 149.000 | 81,43 |
Araba | 120.494 | 12.000 | 9,59 |
Nafarroa | 300.328 | 60.000 | 19,97 |
Iparralde | 123.810 | 80.000 | 65,04 |
Euskal Herria | 904.027 | 471.000 | 52,10 |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Belasko Fernández de la Cuesta, Ladislao (1817-1891)» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |