Lactobacillus casei
Lactobacillus casei Lactobacillus generoko bakterioa da, gure mikrobiotaren partaidea dena (hesteetan dago). Bakterio laktikoen taldean sailkatzen da, hots, glukosa hartzitzen du azido laktikoa sortuz. Hartzidura laktiko horrek garrantzia handia du zenbait industri-prozesutan, jogurgintzan eta gaztagintzan, esaterako (Lactobacillus casei jogurt eta gazta askotan dago, beste mikrobioekin batera).
Lactobacillus casei | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Lactobacillales |
Familia | Lactobacillaceae |
Generoa | Lactobacillus |
Espeziea | Lactobacillus casei [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Probiotiko naturaletan (jogurt, Yakult...) ez ezik, probiotiko artifizial (pilulak) askotan ere erabiltzen den mikrobioa da Lactobacillus casei, bere ustezko osasun-onurak direla eta. Hauen artean, honako hauek dira aipagarrienak:
- umeengan beherakoak sendatzen laguntzen du [1]
- Lactobacillus casei shirotak "in vitro" saioetan Helicobacter pylori bakterio patogenoaren hazkuntza inhibitzen du [2], "in vivo" saioetan emaitzak hain garbiak izan ez badira ere
- kolitis pseudomenbranosoaren agerpena gutxitzen du, antibiotikoak luzaro hartu dituzten gaixoen artean [3]
- bakteriar translokazioa ekiditen du, oso onuragarria dena gaitz batzuen ondorio gaiztoak (pankreatitis batena, adibidez) prebenitzeko. [4]
- heste-iragazkortasuna galarazten du, heste-hesia indartzen duelako [5] [6]. Heste-iragazkortasuna hainbat gaixotasun autoimmuneen atzean dagoela proposatu da.
- Lactobacillus casei shirota kolangitis esklerosatzaile primarioa tratatzeko erabili da kasu batean arrakasta handiz [7]
Actimel markak Lactobacillus casei-ren andui berezi bat (DN-114001, immunitas izenekoa) erabiltzen du, immunitate-sistema sendotzen omen duena.
Erreferentziak
- Isolauri, E. (1991). «A human Lactobacillus strain (Lactobacillus casei sp strain GG) promotes recovery from acute diarrhea in children». Pediatrics, 88(1): 90-97
- Cats A, Kuipers EJ, Bosschaert MA, Pot RG, Vandenbroucke-Grauls CM, Kusters JG (2003). «Effect of frequent consumption of a Lactobacillus casei-containing milk drink in Helicobacter pylori-colonized subjects». Aliment. Pharmacol. Ther. [S.l.: s.n.] 17 (3): 429–35
- McFarland, LV (2009) Evidence-based review of probiotics for antibioti-associated diarrhea and Clostridium difficilae infections
- Ridwan, BU.; Koning, CJ.; Besselink, MG.; Timmerman, HM.; Brouwer, EC.; Verhoef, J.; Gooszen, HG.; Akkermans, LM. (Jan 2008 [http://onlinelibrary.wiley.com/doi/10.1111/j.1472-765X.2007.02260.x/pdf Antimicrobial activity of a multispecies probiotic (Ecologic 641) against pathogens isolated from infected pancreatic necrosis] Lett Appl Microbiol. 46 (1): 61–7
- Eun, CS.; Kim, YS.; Han, DS.; Choi, JH.; Lee, AR.; Park, YK. (Jan 2011). "Lactobacillus casei prevents impaired barrier function in intestinal epithelial cells". APMIS. 119 (1): 49–56
- Zakostelska, Z.; Kverka, M.; Klimesova, K.; Rossmann, P.; Mrazek, J.; Kopecny, J.; Hornova, M.; Srutkova, D.; et al. (2011) of Probiotic Lactobacillus casei DN-114 001 Ameliorates Colitis by Strengthening the Gut Barrier Function and Changing the Gut Microenvironment
- Successful Treatment of Primary Sclerosing Cholangitis with a Steroid and a Probiotic Case Reports in Gastroenterology, 2012