Lacozmonte
Lacozmonte[1] —zenbaitetan Lakozmonte idazkeraz aipatua— Arabako mendebaldeko udalerri ohi bat da, Añanako kuadrillakoa, 1927an desagertua. Arkamu mendilerroaren hegoaldean dauden sei herrik osatzen zuten. Omecillo eta Baias ibaien arteko korridore naturala da. Udalerria desagertu zenean, udalerri bitan banatu zituzten Lacozmonteko herriak:
- Erriberagoitiarentzat: Artatza, Axkoeta (bi hauek egun kontzeju bakarra osatzen dute, Artatza-Axkoeta) eta Barrón.
- Gaubearentzat: Karkamu, Fresneda, Ginea
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordea. «Lacozmonte» Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
Kanpo estekak
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.