Lacorzanako urmaela

Lacorzanako urmaela Arabako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldeko muturrean dago, Arabako ibarren eskualdean, Armiñon udalerriko Lacorzana inguruetan. Mugaren bestaldean dugu Miranda de Ebro (Burgos).[1] Ekologikoki garrantzi handiko ekosistema da. Hidrologikoki Zadorra ibaiaren emaria da. Lezkadiak aintziraren zatirik handiena hartzen du, eta ur-lamina ikustea eragozten du.

Lacorzanako urmaela
Motaaintzira
Geografia
Map
Koordenatuak42°41′03″N 2°54′03″W
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Gune populatuLacorzana
Urmaelean lezkadia da nagusi.

Egungo egoera

Lacorzanako urmaela eta ingurua Eusko Jaurlaritzak erosi berri ditu.[2] Horri esker, bertako baldintza hidrologikoak leheneratu ahal izan dira, eta 12 hektarea inguruko azalera berritu ahal izan da, kalitate ekologikoa hobetuz eta herritarrek gozatzeko espazio gisa balioa emanez. Urmaelaren inguruetan nagusi diren lurzoru-erabilerak zereal-eremuak dira funtsean.

Hezegune honen inguruan uretako landaredia mantentzen duten antzeko beste aintzira batzuk daude, batez ere lezkadiak, eta horiek, Ebroko ibai-ibilguarekin batera, aberastasun biologiko handiko sistema osa dezakete.

Fauna

Faunari dagokionez, Lacorzanako aintzira nabarmentzen da anfibio mediterraneoen eta abifauna urtarraren komunitateengatik, bereziki anatidoak eta limikolak. Hezegune honetan bakan gisa katalogatutako hiru hegazti-espezie aipatzen dira (Anas querquedula, Netta rufina eta Recurvirostra avosetta).

Beste hegazti-espezie batzuk ere aipatzen dira, hala nola Zingira-mirotza (Circus aeruginosus), laurogeiko hamarkadan desagertu zena Euskal Autonomia Erkidegotik, basahatea (Anas platyrhynchos), kopetazuri arrunta (Fulica atra), mirotz zuria (Circus cyaneus) eta belatz gorria (Falco tinciuculus), besteak beste. Apo lasterkaria (Epidalea calamita), apo ezproiduna (Pelobates cultripes), Ur-igel arrunta (Pelophylax perezi) eta Libellulak bezalako intsektu ugarik ere lagundu dute hezegune baliotsu hori berreskuratzen.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.