Labyrinthodontia
Labyrinthodontia (literalki, labirinto itxurako hortzak) anfibio azpiklase desagertu bat da. Paleozoikoan eta Mesozoikoan, orain dela 390 milioi urtetik orain dela 150 milioi urtera bizi izan ziren, eta talde garrantzitsua izan ziren. Taldea Sarcopterygii arrainetatik eboluzionatu zuen Devoniar garian eta gaur egun lehorrean bizi diren ornodun guztien arbasoak izan ziren. Modu horretan talde parafiletiko bat dira, gradu ebolutibo bat, eta ez talde natural edo klado bat. Taldearen izena euren hortzetako esmalte eta dentinak zituen itxura labirintikoengatik dator, askotan fosiletan iristen den atal bakarra. Buruhezurraren goiko hezurrak gogorrak ziren, eta orno konplexuak zituzten, taldea sailkatzeko erabiltzen dena.
Labyrinthodontia | |
---|---|
390 Ma-150 Ma | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Chordata |
Subfilum | Vertebrata |
Superklasea | Tetrapoda |
Subklasea | Labyrinthodontia Owen, 1860 |
Labyrinthodontia ez denez talde mofofiletiko bat, gaur egun ez da hainbeste erabiltzen termino hau. Hala ere, informalki bada ere, erabilera ohikoa da, eta euren barruan dauden animalien arteko harremanak ikertzen jarraitzen da[1].
Erreferentziak
- Fins into limbs : evolution, development, and transformation. University of Chicago Press 2007 ISBN 0226313379..