Labrit pilotalekua
Labrit pilotalekua Iruñeko pilotaleku nagusia da.
Labrit pilotalekua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′03″N 1°38′21″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1952 |
Jabea | Iruñeko Udala |
Edukiera | 1.200 |
Dimentsioak | 36 () m |
Izena
Izena kokapenarengatik datorkio, Joanes Albretekoa kalea eta Labriteko jaitsieraren artean baitago (Joanes Albretekoa (1469-1516), Nafarroako erregearen omenez).
Historia
1952an eraikia, maila altuenetako frontoien artean ez da oso handia, luzera 36 m baitu, pala motzean eta eskuz pilotan aritzeko egokia. Berriki (2008tik aitzina) erremonte partidak ere izan dira, pilota egokiak baliatuta. 1986an berrikuntza lanak egin ziren. 2002an ere, Munduko Pilota Txapelketarako berritu zuten pilotalekua, moldaketa sakonagoak eginez, eta, nahiz eta edukiera zertxobait murriztu, 1.200 inguru lagunentzako tokia badu. Aforoa, ordea, 933 eserlekukoa da[1]. Berritzea egin artean, pilotalekuko frontisa eta hormak, ezkerrekoa eta errebotea, zuriak ziren, eta lurzorua Portland motako zimenduzkoa, fina eta azkarra. Iruñeko udala da jabea, Nafarroako Pilota Federazioak kudeatzen badu ere. Egoitza bertan du eta. Enpresen partidak eta kluben entrenamenduak tartean, gehi federazio mailako partidak, norgehiagoka andana egiten dira Labriten. Halaber, udalak eratutako hainbat kirol zein kultura-ekitaldi ospatzen dira noizean behin, hala nola sanferminetan haurrentzako jaialdiak eta jolasak, mitin politikoak eta bestelako ospakizunak.
Ikus, gainera
- Iruñeko Kultura Ondasun zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |