Labetze-Bizkai

Labetze-Bizkai ([laβets̻e bis̻kai]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Amikuze eskualdean dago kokaturik.

Labetze-Bizkai
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaLabets-Biscay
AuzapezaJean-François Anglade (2008-2014)
Posta kodea64120
INSEE kodea64294
Herritarralabeztar-bizkaitar
Kokapena
Koordenatuak43°23′03″N 1°03′27″W
Map
Azalera8,79 km2
Garaiera20 – 122 metro
Distantzia38 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria159 (2018:  −5)
Dentsitatea16,95 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,57
Ugalkortasuna[1] 30,5
Ekonomia
Jarduera[1]% 71,26 (2011)
Desberdintasuna[1]% 21,35 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 12,05 (2010)
Erabilera% 0,83 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1841
Webguneahttp://www.conseil-general.com/mairie/mairie-labets-biscay-64120.htm

Geografia

Ingurune naturala

Amiküze eskualdea historikoki zatituta zegoen hiru eremuetatik Ahetze izenekoan kokatuta dago. Amikuze muino apal eta ugariren lurraldea da eta halakoa da Labetze-Bizkai ere: punturik altuena (122 m) Labetzen dago, Altzümartarekiko mugan eta baxuena (22 m) Bizkain, Biduze ibaiaren ertzean. Herriko Etxea 60 metrotan dago.

Aipatu Biduze ibaiak udalerri hau eta Ilharreren arteko muga marrazten du ekialdean. Urak ibai honetara isurtzen dituzten Minhurrieta eta Sallarteko errekak ere udalerri batzuen mugak markatzen dute: lehenak iparraldetik Burguerekin eta mendebaldetik Martxuetarekin, bigarrenak ekialdetik Gabadirekin.

Udalerri mugakideak

Agaramonten dagoen lehena izan ezik, denak dira herri amikuztarrak.

Herriak eta auzoak

Udalerria osatzen duten bi herrietako kaskoetan jende gutxi bizi da eta hainbeste auzo sakabanatu daude:

  • Bizkain Larraldia, Bidegain, Garatia, Sala, Malgoria...
  • Labetzen Etxebarnea, Lagart, Latsaga, Bidartia...

Errepideak

  • D 11 (Donapaleu-Bidaxune) departamendu mailako errepidean Altzümarta pasatuta D 646 izenekoa ateratzen da, Labetzeraino heltzen dena.
  • D 11tik beretik, Martxuetan D 246 abiatzen da; Bizkairako gurutzean (D 321 errepidea ezkerrerantz jotzen duena) hegoaldera joan eta Labetzetik pasa ostean, Biduze zeharkatu eta berriro iparralderako norabidea hartuta Ilharrera eramaten gaitu.
  • D 321: hegoaldetik abiatuta Labetzetik Bizkaira eramaten gaitu eta hortik iparralderantz segituta Agaramont eskualdera, hau da Bidaxune aldera.

Izenez

Labetze

Dokumentazio historikoan lekuizen hau forma desberdinetan agertzen da: Labedz (1120an Okzitaniako Sòrdako kartularioan, 1134an), Sanctus Martinus de Lavez (1160an), Lavetz (1268an), Lavez (1304 eta 1309an), Lavetç (1350ean), Labetz (1316, 1413 eta 1472an Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Labez (1513ko Iruñeko dokumentazioan). Arlo hori landu dutenek[2] , Jean-Baptiste Orpustanek bereziki, dio erroa "labe" eta zehatzago "galtzina-labe" zentzuarekin izan daitekeela, bestela "arragoa" esanahia duen hitza ere izan daitekeela.

Bizkai

Etimologikoki Euskal Herri osoan dauden "bizkai" eta "bizkar" guztiak bezala, "muino, mendi xume" itzulpena eman ohi zaio.

Historia

1841eko maiatzaren 12an Labetze eta Bizkai herriak batu egin ziren udalerri bakarra osatzeko.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
342 275 282 356 376 399 514 516 460
185618611866187218761881188618911896
453 404 384 407 392 356 349 335 299
190119061911192119261931193619461954
325 338 318 329 309 301 290 286 245
196219681975198219901999200920142020
234 226 226 214 197 166 - - -

Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da; fusio aurreko 1836ko datuak Labetzeri baino ez dagozkio.

Herri elkargoak

Labeztar-bizkaitar ezagunak

Kartografia

  • IGNko 1:25.000 eskalako 1444 O (Salies-de-Béarn) eta 1445 O (Saint-Palais) mapak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.