Labeongo Punte
Labeongo Punte Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Aritzagako labarraren buruan bertan dago. Etzaaleko tontorretik igarotzen den gailur batek, Labeongo Punte Arbelotik banatzen du, azken hau, Igaratzako lautaden inguruan. Ez dago beste mendi batzuengandik oso banandua baina talaia bikaina da
Labeongo Punte | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.293 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′05″N 2°02′42″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe/Amezketa |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
Tontorraren iparraldean, Aritzagako labarraren hondoan, Aintziriko ordeka izeneko tokia dago, Pardelutseko txabolekin. Toki honetatik, tontorrera igo daiteke Amezketatik. Guardetxetik, Errenagako babeslekuetatik Igaratza Arratearaino egiten da. Toki honetatik magal erdialdera igotzen da Etzaalera irtenaz, edo mendatera, Labeon menditik banatzen duena
Berezitasunak
Mendi honen inguruan dago Pardelutseko iturria.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.