Laas Geel

Laas Geel Somalilanden dagoen leize eta babesleku multzoa da.[1] Somaliland Somaliako lurralde autonomoa da, errepublika independente gisa bere burua aldarrikatua. Labar-margo hauek Hargeisatik kanpo daude eta bertan Afrika osoko margo onenak daude. Kronologikoki K.a. 9.000-8.000 eta 3.000 urte artean egin ziren.

Laas Geel
Motacave with prehistoric art (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak9°46′49″N 44°26′36″E
Somalilandiako eskualdeaWoqooyi Galbeed
HiriaHargeisa

Aurkikuntza

2002ko azarotik abendu arte, ikertzaile frantziar talde batek Somalilanden ikerlan arkeologiko bat egin zuen. Espedizioaren helburua Afrikako Adarraren inguru horretan ekoizpen-ekonomia agertu zen garai historikoa dokumentatzea zen, hau da, K.a. 5.000 eta 2.000 urte inguru arteko aztarnak aurkitzea. Bilaketa batez ere sedimentu arkeologikoetan eta kobazuloetan burutzen ari zen. Lan horiek burutzerakoan, indusketa taldeak Laas Geel haitzuloko pinturak aurkitu zituen.[2] Eremua hamar harkaitz eta haien kobazuloetan biltzen zen. Aurkitutako margoak kontserbazio egoera ezin hobean zeuden. Irudietan animalia basatiak eta etxe abereak (behiak eta zezenak) ikusten ziren, zalantzarik gabe artzain herri baten lanak. Labar arte mota hau Etiopia-Arabiar estilo Etiopiar-Arabiar estiloan daude eginak, Somalilanden bertan dauden Dhambalin eta Karinheganeko haitzuloetako oso antzekoak.

Esan beharra dago 2002 baino lehen margo horiek ezagunak zirela baina bakarrik urte horren espedizio ondoren espezialisten arreta erakarri zutela. 2003ko azaroan, berriro ere espedizio bat Laas Geel-era itzuli zen; aditu talde batek azterketa zehatza egin zuen, margolanak historiaurreko testuinguruan kokatuz.

Somalilanden, oro har, horrelako aztarnategi arkeologiko eta egitura megalitiko ugari dago. Haadh, Gudmo Biyo Cas, Dhambalin, Dhagah Maroodi eta beste hainbat aztarnategi aurkitu izan dira. Hala ere, egitura zahar horietako asko ez dira behar bezala ikertu.  

Iruditegia

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20100522033905/http://www.world66.com/africa/somaliland/sights/laas_gaal
  2. The Journal of African Archeology 1.2 liburuki (2003) 3.kapitulua

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.