La vida que te espera
La vida que te espera (euskaraz Zain duzun bizitza) 2004ko Manuel Gutiérrez Aragón espainiar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Bertan, Juan Diego, Luis Tosar, Marta Etura, Clara Lago, Celso Bugallo, Víctor Clavijo, Xosé M. Oliveira, José Luis Bernal, Rei Chao, Alfonso Agra eta Rosa Álvarez aktoreek antzeztu zuten.
La vida que te espera | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | La vida que te espera |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Galizia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Manuel Gutiérrez Aragón |
Gidoigilea(k) | Manuel Gutiérrez Aragón |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gerardo Herrero (en) |
Edizioa | José Salcedo (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Xavier Capellas (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Argumentua
Kantabria, Paseko harana, bertan liskar hilgarria piztu da: Gildok (Juan Diego) bere auzokidea den Severo (Celso Bugallo) erail du. Zergatia: behi esnemale eder bati buruzko liskarra. Gildok bi alaba ditu: Val (Marta Etura) eta Genia (Clara Lago): bata egunero lan eta lan dabil, bestea ikasten. Severoren hiletara Rai (Luis Tosar) semea joan da, laisterrera Valez maiteminduko delari. Neska gaztea aitaren aginduz Rairekin ateratzen hasiko da, Gildok Raiek bere aitaren hiltzaileari buruzko susmorik ba ote duen jakin nahi baitu. Raik berak ereValen bidez bere aitaren heriotzari buruz zeozer jakiteko bidea nahi du. Piskanaka bi gazteen arteko elkar hausnarketak maitasun harremanean bilakatuko dira, denontzat mehatxua den maitasuna.
Aktoreak
- Juan Diego: Gildo
- Luis Tosar: Rai
- Marta Etura: Val
- Clara Lago: Genia
- Celso Bugallo: Severo