La traviata
La traviata[1] (la traviˈaːta ahoskatua; euskaraz: 'Galdua') Giuseppe Verdi italiarraren opera bat da. Testua Francesco Maria Piaverena da, eta Alexandre Dumas idazlearen La Dame aux Camélias eleberrian oinarritua dago. 1853an Veneziako La Fenicen estreinatu zen, arrakastarik gabe. Urte bete beranduago egin zen antzezpenak, ordea, arrakasta handia izan zuen, eta ordutik bere ospea egundaino iritsi da.
La traviata | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1852 |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1853ko martxoaren 6a |
Izenburua | La traviata |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Tragedia eta opera |
Hizkuntza | italiera |
Iraupena | 1,5 ordu |
Zatiak | 3 act (en) eta 4 act (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Lady of the Camellias (en) |
Honen parte da | popular trilogy (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Alexandre Dumas |
Libretista | Francesco Maria Piave |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giuseppe Verdi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
ikusi
| |
|
La traviatarekin, Verdi estilo heldu batera iritsi zen, sakontasun handiagoarekin pertsonaien deskribapenean, sendotasun handiagoarekin eraikuntza dramatikoetan eta orkestra garrantzitsu eta aberatsago batekin.
Ez ohiko lan bat da Verdiren operen artean, lan honen izaera errealistagatik. Ez ditu gertakari historiko handiak kontatzen, Nabuccoren kasuan bezala, eta ez dago tragedietan oinarritua, Macbeth, baizik eta izaera intimistako drama psikologiko bat dela.
Ohiko hasiera, garapena eta amaiera egitura errespetatzen duten hiru zatitan banatua dago.
Operaren ardatz dramatikoa protagonistan oinarritua dago, Violeta Valery, Alexandre Dumasen eleberrian ez bezala, non Violetaren maitalea den Alfredo Germontengan oinarritua dagoen, eta Violetaz erretratu are idealizatuago bat egiten du, ia aingeruzko izaki bat bezala erakutsiz.
Paperak
Pertsonaia | Ahots mota | Lehen antzezpena, 1853ko martxoak 6[2] (Zuzendaria: - ) |
---|---|---|
Violetta Valery, gortetar bat | sopranoa | Fanny Salvini-Donatelli |
Alfredo Germont | tenorea | Ludovico Graziani |
Giorgio Germont, Alfredo Germonten aita | baritonoa | Felice Varesi |
Flora Berboixo | mezzo-sopranoa | Speranza Giuseppini |
Annina, Violettaren neskamea | sopranoa | Carlotta Berini |
Gastone, Alfredoren laguna | tenor | Angelo Zuliani |
Barone Douphol | baritonoa | Francesco Dragone |
Marchese d'Obigny | baxua | Arnaldo Silvestri |
Dottore Grenvil | baxua | Andrea Bellini |
Giuseppe, Violettaren zerbitzaria | tenorea | G. Borsato |
Floraren zerbitzaria | baxua | G. Tona |
Komisionatua | baxua | Antonio Mazzini |
Istorioa
«Ah, fors'è lui» ... «Sempre libera»
I. zatiaren amaiera, Lucrezia Borik 1910ean interpretatua.
|
|
Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Lehen Zatia: Violetaren etxean. Violeta Valeryk, gortetar ospetsu bat, jaialdi bat ematen du Parisko bere jauregian. Jaialdira iristen azkenetako bat Gaston da, bere lagun Alfredo Germontekin datorrena, nork aspaldian Violeta ezagutzeko gogoa zuen. Alfredok, behin aurkeztua izan ondoren, bere osasun egoera delikatuagatik bere ardura adierazten dio, eta ondoren bere maitasuna adierazten dio. Violetak arbuiatu egiten du, baina kamelia bat oparitzen dio, lorea ihartutakoan itzultzeko esanez. Behin gonbidatuak joan ondoren, Violetak benetako maitasunezko harreman baten aukera hausnartzen du, baina azkenik ideia baztertzen du. Berak aske izan nahi du bere bizitza bizitzeko, gau eta egun, plazer batetik beste batera.
Bigarren Zatia. Lehen Eszena Landa etxe batean. Hilabete gutxi batzuk beranduago, Alfredok eta Violetak bizitza lasai bat daramate landa etxe batean, Parisko kanpoaldean (dirudienez Violeta Alfredotaz maitemindu da, aurretik kontrako iritzia bazuen ere). Violetak erabat utzi du bere aurreko bizimodua. Alabaina, Alfredok, Violetak landako bere bizitza finantzatzeko bere ondasun guztiak saldu dituela jakiten du, eta Parisera doa egoera konpontzera. Alfredo kanpoan dagoen bitartean, bere aita iristen da etxera eta Violetari Alfredoren etorkizuna eta bere arrebaren zortea berarekin duen loturagatik suntsituak izan direla esaten dio (gortetar bezala duen izen onak Germont izena konprometitzen du). Violetak, geroz eta errudunago sentituz, Germont jaunaren hitz patetikoak entzuten ditu, eta bere maitea uztea erabakitzen du, aitzakia bezala bere lehengo bizimodu axolagabera itzultzeko nahia jarriz.
Bigarren Zatia. Bigarren Eszena. Floraren etxean. Bere penak itotzeko, Violeta are gehiago murgiltzen da bere bizitza axolagabean. Alfredok aurre egiten dio jai batean eta desohoratu egiten du dirua jaurtiz, bere esanetan, elkarrekin bizi izan ziren bitartean eman zizkion zerbitzuengatik zor ziona. Violeta zorabiatu egiten da gaixotasuna eta pena jasan ezinik. Violetaren laguna den Duophol baroiak Alfredo duelu batera desafiatzen du, baina, orduan, Violetak bere indarra berreskuratzen du eta Alfredogatik sentitzen duen maitasuna adierazten du.
Hirugarren Zatia. Violetaren gelan. Jaia ospatu eta hilabete batzuetara, Violeta ohean dago tuberkulosiak jota. Germont jaunaren gutun bat irakurtzen du, non Alfredo Violetak beragatik eta bere arrebagatik egin duen sakrifizioaz informatu duela dioen. Alfredo (bizirik Duophol baroia dueluan zauritu ondoren) korrika eta presaka doa Violetaren ondora, azkenean, Violeta beragatik sakrifikatu zela ulertuz, eta barkatzeko erregutzen dio. Violeta Alfredoren besoetan hiltzen da.
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- Julian Buddenengandik hartutako kantari zerrenda The Operas of Verdi (Cassell), vol 2, p. 114.