Le Réveil Basque
Le Réveil Basque euskal astekari elebiduna izan zen, euskaraz eta frantsesez. Pauen argitaratzen zen[1], errepublikazaleek bultzatua. 1886ko abuztuaren 1ean plazaratu zen lehen alea eta sortzailea Martial Henri Berdoly politikaria izan zen. Nekazarien botoa erakartzeko asmoz sortu zen eta, bertan behin eta berriz adierazten zenez, errepublika aldarrikatzen zuten, erlijioaren eta euskalduntasunaren etsai izan gabe. Mezu politikoaz gain, nekazaritzari buruzkoak eta berri laburrak ere bazetozen, guztiak behe-nafarreraz eta zubereraz. 1894an kaleratu zen azkeneko aldiz, 1887an Baionan sortutako Eskualduna astekari xuriak (eskuindarrak) izan zuen arrakastak itxiarazita.
Le Réveil Basque | |
---|---|
Mota | nekazaritza eta erlijioaren gaineko astekaria |
Fitxa teknikoa | |
Argitaratze lekua | Pau |
Historia | |
Ideologia | Frantziako III. Errepublikaren aldekoa |
Sortzailea | Martial Henri Berdoly |
Erreferentziak
- (Frantsesez) «Le Réveil basque» Presse Locale Ancienne (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.