La leyenda del beso
La leyenda del beso (euskaraz: «muxuaren kondaira») Reveriano Soutullo eta Juan Verten bi aktoko zarzuela da, Enrique Reoyo, José Silva Aramburu eta Antonio Pasoren libretoa duena.[1] Madrilgo Apolo antzokian estreinatu zuten 1924ko urtarrilaren 18an.
La leyenda del beso | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1924 |
Estreinaldi-data | 1924ko urtarrilaren 18a |
Izenburua | La leyenda del beso |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zarzuela |
Hizkuntza | gaztelania |
Libretista | Enrique Reoyo (en) ![]() ![]() ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Reveriano Soutullo (en) ![]() Juan Vert (en) ![]() |
Argumentu nagusia | Madarikazioa |
Sinopsia
Obrak Mario noblearen istorioa kontatzen du. Hark ezkongabeko agur bat ospatuko du jauregi zahar bateko lorategietan. Ijito tribu batek bere lurretan kanpatzeko baimena eskatuko dio, eta baietz erantzungo die. Ijitoetako batekin «liluratuta» geldituko da Mario, Amapolarekin, hain zuzen ere. Baina ez daki emakumeak madarikazio bat duela gainean: muxuaren kondaira.[2]
Erreferentziak
- Martín Triana, José María. (1992). El libro de la ópera. (2. argitaraldia) Alianza Editorial, S.A. ISBN 84-206-0284-1..
- «Sasibill Lirika elkarteak 'La leyenda del beso' zarzuela taularatuko du» Berria 2021-09-09 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.