La Fornarina
Margherita Luti, Governo Vecchio kalean bizi zen Francesco Luti da Siena okinaren alaba ezagunagoa da La Fornarina ezizenaz (aitaren ogibideagatik hartutakoa eta, beraz, Okina esan nahi duena). Rafael margolariaren maitalea izan zen. Kondaira kutsu handiko pertsonaia da.
La Fornarina | |
---|---|
(1510(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Siena, 1500 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | Erroma, 1522 (21/22 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa |
Lantokia(k) | Erroma |
Enplegatzailea(k) | Rafael |
Rafael ez zen ezkondu, baina 1514tik Maria Bibbienarekin zegoen ezkontzeko hitza emanda (Medici Bibbiena kardinalaren ilobarekin) [1]. Badirudi, emakume asko izan zituela, baina Margherita izan zela bere maitale garrantzitsuena.
Rafael 1520ko apirilaren 6an hil zen (agian bere 37. urtebetzean), eta Vasari-ren arabera, Margheritarekin sexu gehiegi izateagatik sukarra hasi zitzaion eta medikuei ez zienez esan sukarraren arrazoia, sendagai okerra eman zioten eta hil egin zuten [2].
Denek jakina zen bere andretzat zuela, baina bere ikasleek ezkutatu egin zuten emakume honekin zeukan harremana . Horrela, Rafael gaixotu zenean etxetik bidalia izan zen eta ez zioten haren hiletara joaten laga.
Halere, Rafaelek 15 egun izan zituen gaixotu eta hil bitartean eta dena konponduta uzteko aukera izan zuen: testamentua egin zuen, bere estudioko lanak Giulio Romano eta Penni ikasleei laga zizkien eta, Baviera bere zerbitzari leialaren eskuetan ziurtatu zuen Margheritari bizitzeko dirua lagatzea [3].
Urrundu ostean, Margheritarekin gertatu zenaz zantzurik bada: uste da handik dokumentuetan ageri den “Sienako okinaren alaba zen Margarita”, lau hilabetera Erromako Trastevere auzoko Santa Apolonia komentuan alargun gisa sartu zena, bera zela .
Margolana
La Fornarina | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Rafael |
Sorrera-urtea | XVI. mendea |
Mugimendua | Italian Renaissance painting (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta panel (en) |
Dimentsioak | 87 () × 85 () × 63 () × 60 () cm |
Genero artistikoa | erretratua eta biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Iconclass | 41D92, Margherita) 61B2(LUTI, Margherita) eta 41D2662 |
Lekua | Barberini jauregia |
Bilduma | Galleria Nazionale d'Arte Antica (en) |
Inbentarioa | 2333 |
Emakume gazte baten irudia (La fornarina), italieraz: Ritratto di giovane donna (La Fornarina). Errenazimentuko Rafael italiar margolariak artelan hau 1518-1519 urteen artean egin zuen. Taula gainean egindako olio pintura da eta bere neurriak honako hauek dira: altuera 85 zentimetro eta zabaaera 60 zentimetro. Galleria Nazionale d'Arte Antica edo Antzinako Artearen Galeria Nazionalean gordetzen da, Erromako Barberini jauregian Italia.
Rafael pintorea 1520ean hil zenean, margo hau bere lan gelan bertan zegoela uste da eta bere laguntzailea zen Giulio Romanok aldatu eta saldu egin zuela. XVI. mendean margoa Erromako noble baten etxean egon zen: Santafiora kondesarenean, ondorioz Boncompagni dukearen eskuetara iritsi zen eta handik Galeria Nazionalaren ondasuna bihurtu zen.
Rafaelen maitalearen irudia dela esan izan da XIX. mendetik, eta Florentziako Pitti jauregian dagoen La Donna velata (“Estalitako emakumea”) Rafaelen koadroan ageri den emakume bera da. Burukoan daraman perlazko orratzak bere izena adierazten omen du, latinez perlaren izena “margarita” baita eta “Estalitako emakumea” margoan ere agertzen da.
Hala ere, arte lanaren esanahia ez dago guztiz argiturik oraindik. Emakumeak ekialdeko buruko jantzia darama eta bularrak agerian dauzka. Eskuineko eskuaz ezkerreko bularra ezkutatzen edo biratzen ari dela dirudi eta kanpotik datorren argi artifizial indartsu batek argitzen du bere irudia. Ezkerreko besoan, oihaltxo bat darama besoko gisa eta bertan dago egile artistaren izena, RAPHAEL URBINAS (batzuen ustez ezkontzaren alegoria ere bada oihaltxo hori ). Zenbait arte historialari eta jakintsuren artean eztabaida dago, ezkerreko bularraren gaineko eskuak ez ote zuen bularreko tumore bat islatzen eta maitasun jarrerarekin ezkutatu nahi izan ote zen [4]. Neskatxaren begirada ere oso finkoa da eta konposizioaren ez naturaltasuna handitzen du.
X izpien bidez analisia eginda, jatorrizko margoan Leonardo da Vinciren estiloko paisaia bat zegoela, mirto zuhaixka batekin, mitologian maitasunaren eta pasioaren jainkosa klasikoa zen Venusean ezaugarria dena. Areago, analisi horien arabera ere, Rafaelen ikasleek ezkutatu omen zuten ezkon eraztuna zeramala jakin da .
Jean-Auguste-Dominique Ingres-ek 1814an Rafaelen altzoan eserita irudikatu zuen La Fornarina, biei egindako omenaldi gisa .
Oharrak
- Vasari (1979: 230-231)
- Shearman-ek (2003: 573) jasotzen du beste egile batzuen arabera Rafaelen heriotzaren arrazoia besterik izan zela: Bernardino Ramazzini (1700) egileak De morbis artificum lanean zioen margolariek zeramaten bizimoduagatik eta margoek zituzten merkurio eta berunak pozoinduta hil zen; Bufarale-ren arabera (1915) pneumonia izan zen edo Portigliotti-ren arabera biriketako gaixotasuna. Joannides-ek, berriz, lan gehiegiak hil zuela zioen.
- Vasari (1979: 231)]
- The Lancet, December 21 - 28, 2002
Bibliografia
- SHEARMAN, John; Raphael in Early Modern Sources 1483-1602, 2003, Yale University Press. ISBN 0-300-09918-5
- VASARI, Life of Raphael from the Lives of the Artists, edition used: Artists of the Renaissance selected & ed Malcolm Bull, Penguin 1965 (page nos from BCA edn, 1979).
Kanpo estekak
- Borghese – Barberini galeriaren web-gune ofiziala
- Artonline web-gunea
- Beni Culturali (Kultura Ondarea) web-gunean margoaren zaharberritzeaz informazioa
- Artehistoria web-gunea