La dama duende
La dama duende (euskaraz Dama mamua) Pedro Calderón de la Barca idazle espainiarraren antzezlan ezaguna da. 1629aren inguruan idatzia, 1636an argitaratu zen, Primera parte de comedias de don Pedro Calderón de la Barca liburuan.
La dama duende | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Pedro Calderón de la Barca |
Sorrera-urtea | 1629 |
Izenburua | La dama duende |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Madril |
![](../I/I._Nivinskiy_-_La_dama_duende_(1924).jpg.webp)
Ezaugarriak
La dama duende kapa eta ezpata komediaren azpigeneroan kokatu behar da. [1]"Amorante ikustezina"ren eredua jarraitzen du. Trama hori Kupido eta Psike mitoan ditu bere sustraiak baina lan honetan rolak aldatuak izan ziren: gizona da ikusten ez den emakume batez maitemintzen dena. Gaia lan desberdinetan agertua izan zen aurretik, esaterako, Masuccio eta Bandello italiarren eleberrietan; handik Espainiako Urrezko Mendeak jaso zuen. Calderonek Espainian eredu batzuk ere izan zituen: Lope de Vegaren La viuda valenciana komedia eta, batez ere, Gonzalo de Céspedes y Menesesen El soldado Píndaro liburuaren barruan agertzen den eleberri laburra (1926).
Pertsonaiak
- Doña Angela
- Don Manuel
- Don Juan, Angelaren anaia
- Don Luis, Angelaren anaia
- Cosme, barregarria
- Isabel, neskamea eta Angelaren konplizea
- Doña Beatriz, Angelaren lehengusina eta Juanen emaztea
Argumentua
Angelak, alargun gazte batek, Manuel konkistatu nahi du, maiteminduta baitago. Horretarako bere bi anaia jeloskorren zaintza saihestu beharko du zeren eta ia entzerratuta bizi baita. Helburu horrekin amarru bat prestatuko du, Manuelekin komunikatzeko. Manuel Angelaren etxean dago baina emakumea han bizi dela jakin gabe, eta bien gelen artean arasa bat dago eta haren bitartez komunikatuko da emakumeak gizonarekin.[2]
Erreferentziak
- .
- .