La caduta degli dei

La caduta degli dei (alemanez: Götterdämmerung edota Die Verdammten; ingelesez: The Damned eta euskaraz Jainkoen gainbehera edota Madarikatuak) 1969ko Luchino Visconti italiar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako gerra drama film bat da. Dirk Bogarde, Ingrid Thulin, Helmut Griem eta Helmut Berger aktoreek antzetzu zuten.

La caduta degli dei
Jatorria
Argitaratze-data1969
IzenburuaThe Damned
Jatorrizko hizkuntzaitaliera
alemana
ingelesa
Jatorrizko herrialdeaAlemania eta Italia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, art film (en) Itzuli eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena155 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaQ108741934 Itzuli
Grabazio lekua(k)Alemania, Austria, Comoko aintzira eta Lierna
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Luchino Visconti
Gidoigilea(k)Nicola Badalucco (en) Itzuli
Enrico Medioli
Luchino Visconti
[[Kategoria:Nicola Badalucco (en) Itzuli idatzitako filmak]]

Antzezlea(k)
Dirck Bogarde
Ingrid Thulin
Helmut Griem
Helmut Berger
Renaud Verley (en) Itzuli
Umberto Orsini
Reinhard Kolldehoff (en) Itzuli
Florinda Bolkan (en) Itzuli
Nora Ricci
Charlotte Rampling
Ester Carloni (en) Itzuli
Albrecht Schoenhals (en) Itzuli
Irina Wanka (en) Itzuli
Karl-Otto Alberty
Jessica Dublin
John Frederick




[[Kategoria:Renaud Verley (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Reinhard Kolldehoff (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Florinda Bolkan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Ester Carloni (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Albrecht Schoenhals (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Irina Wanka (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


Ekoizpena
Konpainia ekoizleaWarner Bros.
Warner Bros. Pictures (en) Itzuli

[[Kategoria:Warner Bros. Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRuggero Mastroianni
Ekoizpen-diseinatzaileaVincenzo Del Prato (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMaurice Jarre
Argazki-zuzendariaPasqualino De Santis
Armando Nannuzzi
Jantzi-diseinatzaileaPiero Tosi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAlemania
Argumentu nagusiaintzestua, familia disfuntzionala eta Hirugarren Reicha
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0064118 Filmaffinity: 434240 Allocine: 95688 Rottentomatoes: m/1005155-damned Allmovie: v12016 TCM: 72120 TV.com: movies/the-damned-1969 Netlix: 60011079Edit the value on Wikidata

Italierazko izenburua Richard Wagnerren izenburu berdineko Jainkoen Gainbehera (Götterdämmerung) Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken operari zor dio. 1930eko hamarkadan eta Alemanian girotuta dago, hain zuzen ere, nazismoaren gailentze garaian.

Vicontiren Alemaniar Trilogia delakoaren hiru filmeetako bat da, gainontzeko biak Morte a Venezia (1971) eta Ludwig (1972) dira.

Filmak garai hartan, Sexu iraultza bete-betean zela (1969), zineman ezohikoak eta oso eskandalugarriak ziren gaiak ukitzen ditu: intzestua, homosexualitatea, pedofilia, bai eta prostituzioa eta trabestismoa ere. Bestalde, ohikoagoak edo klasikoagoak ziren gaiak ere jorratzen ditu, tartean botere egarria eta traizioa.

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Nicola Badalucco, Enrico Medioli eta Luchino Visconti).

Argumentua

Essenbeck alemaniar goi burgesiako siderurgia lantengi baten jabea den familiaren gorabeherak azaltzen dira, Reichstageko sutetik hasi (1933) eta Labana Luzeen Gaua arte (1934), azken honetan zehar SAko kideen hilketak burutu ziren.

Nazionalsozialismoa boterera iristean Essenbecktarrek errejimen berriarekiko zein jarrera egokiena hartu eztaibaidatuko dute. Senideetako bakar bat bakarrik agertuko da naziekin elkarlanean aritzearen aurka, Herbert (Umberto Orsini), batez ere Alemaniako Legebiltzarraren sutea dela eta, ondorioz Alemanian bere emaztea eta alabak utzi eta bizia salbatzeko erbesterako bidea hartu beharko du. Halere, Essenbecktarrek ezin izango dute nazien alde ezberdinek boterea bereganatzeko darabilten barne borroketatik kanpo egon.

Aktoreak

  • Dirk Bogarde: Frederick Bruckmann.
  • Ingrid Thulin: Sophie von Essenbeck.
  • Helmut Griem: Aschenbach.
  • Helmut Berger: Martin von Essenbeck.
  • Renaud Verley: Gunther von Essenbeck.
  • Umberto Orsini: Herbert Thallman.
  • Charlotte Rampling: Elisabeth Thallman.
  • Reinhard Kolldehoff: Konstantin von Essenbeck.
  • Albrecht Schoenhals: Joachim von Essenbeck.
  • Florinda Bolkan: Olga.
  • Nora Ricci: Andereinoa.
  • Irina Wanka: Lisa.
  • Karin Mittendorf: Thilde Thallman.
  • Valentina Ricci: Erika Thalman.
  • Wolfgang Hillinger: Janek.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.