La bohème
La bohème (frantsesez la bɔ.ɛm eta italieraz la boˈɛm ahoskatua; euskaraz: «bohemiarra») lau zatitan banatutako opera bat da, Giacomo Pucciniren musikarekin eta Giuseppe Giacosa eta Luigi Illicaren italierazko libretoarekin, nortzuk 1845 eta 1849 bitartean, bost urtetan zehar El Corsario egunkarian argitaratutako Henri Murgerren Scènes de la vie de bohème izenburuko entregako eleberriaren atalak sinplifikatu eta batu zituzten. Puccinik Milango kontserbatorioko ikasle urteetan izan zituen bizipenak islatzen ditu, non Pietro Mascagnirekin gela bera konpartitu zuen.
La bohème | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1896 |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1896ko otsailaren 1a |
Izenburua | La Bohème |
Komisarioa | Giulio Ricordi (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 4 tableau (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Scenes of Bohemian Life (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Henri Murger |
Libretista | Giuseppe Giacosa eta Luigi Illica (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Giacomo Puccini |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
ikusi
| |
|
La bohème Turingo Teatro Region estreinatu zen 1896ko otsailaren 1ean oraindik gaztea zen Arturo Toscaniniren zuzendaritzapean. Opera honek harrera hotza izan zuen hala publikoaren nola kritikaren partetik. Gaur egun, La bohème opera errepertorio estandarreko lanik nabarmenenetako bat da, eta mundu osoan gehien antzeztutako laugarrena bezala agertzen da 2005-2010 eperako. 1946an, estreinatua izan eta 50 urtera, Toscaninik opera honen antzezpen bat zuzendu zuen NBCko Orkestra Sinfonikoarekin. Antzezpen hau, denbora igaro ondoren, diskoan eta compact discean argitaratu zen. Bere jatorrizko zuzendariak eginiko Pucciniren opera baten grabaketa bakarra da (ikus Grabaketak sekzioa beherago).
Istorioaren jatorria
Bere azalaren arabera, La Bohèmen libretoa Henri Murgerren Scènes de la vie de bohème eleberrian oinarritzen da, 1840an Parisko Latin auzoan bizi diren bohemiar gazteak irudikatzen dituzten bineta bilduma bat. Ohi eleberri deitzen zaion arren, ez du istorio bateratu bat. Murger eta Théodore Barrièren 1849ko antzezlanean bezala, libretoa Rodolfo eta Mimìren arteko harremanean zentratzen da, hauen heriotzarekin amaituz. Lanean bezala, libretoak eleberriko bi pertsonaia, Francine eta Mimì, Mimìren pertsonaia bakarrean batzen ditu.
Libretoaren zati handi bat jatorrizkoa da. II. eta III. zatietako istorio nagusiak libretogileek asmatuak dira, soilik aipamen gutxi batzuekin Murgerren laneko pertsonaia eta gertakarietara. I. eta IV. zatietako gertakari gehienek eleberria jarraitzen dute, zenbait ataletako gertakariak uztartuz. I. eta IV. zatietako amaierako eszenak (Rodolfo eta Mimìrekin) operan eta eleberrian agertzen dira. Euren topaketaren istorioak leialki jarraitzen du eleberriko 18. atala, non ganbara batean bizi diren maitaleak ez diren Rodolfo eta Mimì, baizik eta Jacques eta Francine. Mimìren heriotzaren istorioa operan eleberriko bi atal ezberdinetatik sortzen da, bata Francinen heriotzari buruzkoa eta bestea Mimìrenari buruzkoa.
Argitaratutako libretoak laburki bere egokitzea eztabaidatzen duten libretogileen ohar bat du. Zuzenean antzezlana aipatu gabe, Francine eta Mimìren pertsonaiak pertsonaia bakar batean bateratu izana defendatu zuten: Chi puo non confondere nel delicato profilo di una sola donna quelli di Mimì e di Francine? (Nork ezin dezake detektatu emakume baten profil delikatuan Mimì zein Francinen izaera?). Garai hartan, eleberria publikoa zen, Murger oinordekorik gabe hil ondoren, baina antzezlanaren eskubideak oraindik Barrièren oinordekoek kontrolatzen zituzten.